Maren Basterretxea | Euskadi
“Igaro”
Espazio hutsak ez dira beti isilak izaten. Beti gordetzen dute infrasoinuren bat, aspaldiko oihartzunen bat.Emakume batek kutxa handi bati tiraka lapurtzen du espazio hutsa.
Zerrek du hainbesteko pisua? Noizbait zerbaiten parte izan ziren objektuek, gaur ezerezean utziak daudenek.
Bada kutxa berriro zabaldu eta amets hautsien dantza ospatzeko garaia, zamak baztertu eta arrastaka daramagun kutxak arnas eman diezagun uzteko unea.

Antzezlea & Gidoia: MAREN BASTERRETXEA
Kanpo begirada: ESTITXU ZALDUA
Txotxongilo egilea: VALENTINA RAPOSO
Argiztapena: ION CHAVEZ
Afixa: MAIDER ALDAY
Maren Basterretxea Iribar. Berriatuarra.
2009an José Uruñuela Dantza Kontserbatorian sartu zen, eta bertan burutu zituen Ikasketa Profesionaletako lehenengo eta bigarren mailak.
Bizitzak dantzatik aldendu zuen, eta bide berriak zabaldu zizkion. Horrela, 2016an Dantzertin sartu zen Arte Dramatikoko Ikasketak burutzera.
Gaur egun ondorengo ikuskizunetan antzezten du: Lubaki Lainotsua, Atx Teatroa. Kotondarrak, Anita Maravillas. Pintto-Pintto, Anita Maravillas. Urpekakariak, Lanku. Alpistegia, Lanku.