Mari Paula | Kantabria

“Devórate”

apirilaren 27an eta 28an
DANTZA

Performance hau 450 urtetan Ozeano Bareko zabor zati handiaren gainean degradatzeko sortu zen, plastikoak etorkizuna irentsi zuen lekuan, hain zuzen. Gizateriaren txatarra, emakume antropofago bat proletario digital bihurtu zen errepresentazioaren krisiaren ondoren. Bere burua jaten du, antzina galdu zuen gorputz kolektiboaren plazeraren bila.

Zuzendaritza, kontzeptua eta performancea: Mari Paula
Mugimendu-zuzendaritza: Rebeca García
Dramaturgiako eta mugimenduko lankidetza: Janet Novás, Leonarda Glück, Reinaldo Ribeiro eta Ricardo Nolasco
Kanpo-begia: Lívia Delgado
Argi-diseinua: Carlos Molina eta Spacecircles
Birako teknikaria: Semy Monastier edo Carlos Molina
Soinu-diseinua: Jaime Peña
Diseinu grafikoa: Torreón Arquitectura
Argazkiak eta bideoa: Anjana Guerras
Produkzio exekutiboa: Gabriel Machado eta Mari Paula
Arte-produkzioa: Giovana Lago eta Águila Produções
Banaketa: Iñaki Díez Distribución
Euskarria: Ebanx, Fundação Cultural de Curitiba, Iberescena 2019 eta Funarte – Brasil

Mari Paula (Mariana de Paula Ferreira, Brasil) zuzendari eta koreografoak sortutako konpainia sorkuntza eszenikoaren, prestakuntzaren eta kudeaketaren arloan aritzen da, eta dantza garaikidea eta performancea hartzen ditu proiektuak egiteko oinarri.

2017an, Mari Paulak Brasilgo Funarte Klauss Vianna Dantza Sari Nazionala jaso zuen, “Retrópica” lanagatik. Ordutik, bere sorkuntzak Afrikako, Hego Amerikako eta Europako areto, azoka eta jaialdi garrantzitsuetan antzeztu dira.
Nazioarteko koprodukzioek sorreratik lagundu diote konpainiari, eta haren ibilbidean berezitasuna ematen dioten ezaugarriak dira. Azken urteotan, konpainiak hainbat kolektibo, konpainia eta artistarekin lan egin ahal izan du: Casa Selvática (Brasil), La Machina Teatro (Espainia), Alexandra Mabes – Sala de Máquinas (Txile), Flavia Pinheiro – DAS Choreography (Brasil eta Herbehereak), Balé Cidade de Campina Grande (Brasil), Aitana Cordeiro (Espainia), Janet Novás (Espainia), Luz Arcas (Espainia), Reinaldo Ribeiro (Espainia), Rebeca García Celdrán (Espainia) eta Leonarda Glück (Brasil), besteak beste.

2015az geroztik, konpainiaren lanek kritika positiboak jaso dituzte, eta honelako elementuak sartzeagatik bereizten dira: testuak, elementu eszenografiko galkor eta/edo sintetikoak, jatorrizko soinu-bandak eta/edo zuzeneko musika eta gorputzaren eta argiaren bidez espazio eszenografikoak eraikitzea. Beren obrek hainbat gai jorratzen dituzte, hala nola maitasuna, kultur antropofagia, generoa, immigrazioa, kulturartekotasuna eta ingurumena.