MARÍA CABEZA DE VACA | Sevilla
“Cabeza de vaca”
María M. Cabeza de Vaca naiz, dantzaria eta sortzailea, eta Alvar Nuñez Cabeza de Vacaren oinordekoa ere bai, Ipar Amerikako hegoaldeko kostaldea esploratu zuen konkistatzaile espainiarra, Iguazuko ur-jauzietara iritsi zen lehena ere izan zena. Proiektu berri honetan, nortasunaren bila bidaiatzen dut berriz ere. Oraingo honetan, nire arbasoaren bidaia erabiliko dut, aurreko lanen obsesio berdinekin konektatzeko: sormen-prozesua bidaia eraldatzaile gisa eta gizakien existentziaren absurdoari zentzua emateko beharra.1527ko ekainaren 17an, Alvar Núñez Cabeza de Vacak Ameriketara abiatu zen Sanlúcar de Barramedatik, Florida konkistatzea eta Betiereko gaztetasunaren iturria aurkitzea helburu zituen espedizio batean. Konkistatzaileak mundu berrian zehar egindako bidaiaren episodioak erabili ditut, nire bizitza eta lan-ibilbidea osatzen duten abenturarekin konektatzeko. Bidaia horretan, nire arbasoak “betiereko gaztetasunaren” iturriaren bila egin zuen bezala, sortzeko gogoak aktibatzen jarraitzen duten eragileak aurkitu ditut berriz ere, testua, dantza eta ekintza plastikoak nahastuz.
Sorkuntza eta interpretazioa: María Cabeza de Vaca
Musika originala eta soinu-espazioa: Fran MM Cabeza de Vaca (zintako ahotsa: Christian Fernández Mirón)
Argiaren diseinua: Benito Jiménez
Lumazko burukoa: Patricia Bufunna
Argazkia: Jose Toro
Ilustrazioa: Ana M. Cabeza de VacaEkoizpen-laguntzailea: Trans-Forma Kultur Ekoizpena
CAS / Sevillako Arte Zentroarekin, EL GRANER / Bartzelonako Sormen Fabrikarekin, C3A – Cordoba / Andaluziako Sormen Garaikideko Zentroarekin, MOLAR disko eta liburuekin (Madril) eta Andyjoke-rekin elkarlanean.
Iraupena: 60’</em
SOBRE EL ESTRENO LA PRENSA HA DICHO
“Me gustó tanto que creo que la pieza está a punto de ser algo más que una magnífica pieza, que el milagro acecha a la vuelta de la esquina. Cuando hablo de milagro, hablo de una pieza mayor; de una de ésas que se me hacen heridas” David Montero. El Diario.
“En los discursos de María, Fran rompe la cotidianidad de su voz y le añade recorridos impensados, sorpresas, sugerencias que ella recoge con la enorme calidad de su movimiento y con una facilidad para el humor y la pantomima…” Rosalía Gómez. Diario de Sevilla
“La selva, el naufragio, el sonido de las cataratas, la prisión, su función como chamán…, todo está presente en este espectáculo que tiene fantásticas
imágenes… María y Alvar Núñez se han reencontrado tras un mismo apellido. Uno y otro cara a cara han desmenuzado un mismo árbol genealógico. El viaje ha llegado con éxito a su fin” Marta Carrasco. ABC
