Marta Urcelay |  Bilbao 

“Solitarie”

Autor: Ágel  Mirou | Dirección  Bea Insa 

urtarrilak 23-24, 19:00etan
ANTZERKIA

Estatu Batuak, pasa den mendeko 40ko hamarkada. Idazmakina bat aldean daraman EMAKUME bat tren-geltoki bateko kafetegira sartu da, ihesi, itxura batean. Hurrengo trena hartu behar du nahi eta nahi ez, baina ez dauka txartela erosteko diru nahikorik. Falta duena lortzeko, ondoen egiten dakiena eskainiko die bertan daudenei: Istorioak kontatzea. Denetariko istorioak: haurrak beldurtzen dituzten munstroei buruzkoak; etorkizuna irakurtzen duten igarleei buruzkoak; hotel geletako sexu-enkontruei buruzkoak; zinema saio luze eta senitartekoen mendekuei buruzkoak… istorio asko, edo bakarra, egia esateko: Berea.

Egilea: Ángel Mirou
Antzezleak: Marta Urcelay
Zuzendaritza: Bea Insa
Abeslaria: Amaia Iriondo
Argiztapena: John Luhman
Jantziak: Félix Daniel eta NoraintodayNRT
Ile-apainketa eta makillajea: Anitz
Argazkiak: Enrique Moreno Esquibel eta Iñaki García
Banaketa: Marta Urcelay

Marta Urcelay antzezleak Bea Insa aktore ospetsuaren esku utzi du bere burua. Izan ere, oraingo honetan zuzendari lana egingo du, Ángel Mirou egilearen testu zoragarri honen muntaketa egiteko.
A Trompicones Teatro konpainiak hamarkada luzea darama euskal eszenan, eta hainbat pieza kaleratu ditu: Aire de París, Todas somos iguales, Las cartas de Berlín, eta Gala y el arte mágico del sexo.
Muntaketak desberdinak dira beti, baita eragiten dituzten sentsazioak ere.