Azaroak 7 – 2026 – 20:00etan
Azaroak 8 – 2026 – 19:00etan

DANTZA | Estreinaldia Euskadin

“ESTO IBA A SER LA OPORTUNIDAD Y HA TERMINADO SIENDO MI PRIMERA DESPEDIDA” | Mauricio Pérez Fayos

(Valentzia)

LABURPENA: Helburu betegabeen eta bertan behera utzitako ametsen ziklo amaigabe batean harrapatutako belaunaldi baten ezinegona jorratzen du piezak. Sinbolismoz beteriko eszenaratze minimalista baten eskutik, Pérez Fayosek atzoko promesen eta oraingo errealitatearen artean trabatuta sentitzen diren gazte batzuen barru-barruko deskripzioa egiten du. Introspektiboa eta poetikoa uztartzen dituen narratiba baten bidez, guztion frustrazioen eta irrika hutsalduen ispilu bihurtzen da antzezlana, helduarorako bidean gazteen desioen galeraren sentsazioari buruzko hausnarketa eginez.

Argiztapenaz, soinuaz, testuaz, mugimenduaz, eszenografiaz eta ezin konta ahala artisau-lanez gorputz bakarra arduratzen dela, «Esto iba a ser La Oportunidad y ha terminado siendo mi primera despedida» piezak hauek erakusten ditu: beti irrikatzen zuena izateko asmoa baztertu duen belaunaldi oso bat zeharkatzen duen arrakala baten iluntasuna eta hutsunea. Izan ere, hau irrikatzen zuen: nahiak xurgatzen dituen paisaia bat, non etorkizun hobe bat irudikatzea ezinezkoa dirudien; ez-leku bat, aurre egitera ausartu ez garen hori guztia osatzeko; hausnarketa sakon bat, hasi aurretik ere gertatzen den abandonuari buruzkoa.

Jatorrizko ideia, koreografia, antzezpena eta dramaturgia: Mauricio Pérez Fayos
Soinu-espazioaren konposizioa: Mauricio Pérez Fayos
Argiztapenaren diseinua + LED eraikuntza: Mauricio Pérez Fayos
Diseinu eszenografikoa: Mauricio Pérez Fayos
Jantzien diseinatzailea: Mauricio Pérez Fayos
Jantzien egilea: Marina Mínguez
Argazkien egileak: Almudena Soullard + Carme Ripollés
Akonpainamendu artistikoa: Led Silhouette (Jon López + Martxel Rodríguez), La Basal (Rocío Barriga + Sergio R. Suárez), Paula Serrano
Bitartekaritza: Olga Hernández
Ekoizpena eta banaketa: Mauricio Pérez Fayos
Laguntzaileak: Graners de creació 23-25 (Espai Inestable, Festival Circuito Bucles), Impuls a la Dansa 2024 (Festival Dansa València, UJI Paranimf – Castelló) eta Ajuntament de València
Iraupena: 50 minutu

KONPAINIA: Mauricio Pérez Fayos (Valentzia, 2000) Dantza garaikideko koreografiako graduduna da, CSDMAren eskutik (Madril), eta Kultura Kudeaketako masterduna, UOC-UDGren eskutik. Led Silhouette, Jesús Benzal edo Eyas Dance Project konpainientzat dantzari lan egin du. Halaber, lan koreografikoak egin ditu hainbat sortzailerentzat, hala nola Daniel Abreurentzat, baita argiztapen-diseinuak eta koordinazio teknikoko zereginak ere, La Basal-entzat, besteak beste. Gainera, bere sorkuntzak egiten ditu; horietako lehena, «Esto iba a ser La Oportunidad y ha terminado siendo mi primera despedida», 2025eko Danza A Escena-ren katalogo nazionalaren parte izan zena.

Dantza Enpresa Ekoizleen Valentziako Elkarteko (AVED, gaztelaniazko sigletan) zuzendaritza batzordeko kidea da. Sortzaile egoiliarra izan zen Graners de creació 23-25 programan, eta Festival 10 Sentidos VII. jaialdiak koreografo koproduzitu hautatu zuen. Berak sortutako proposamenekin lehiaketa hauetan parte hartu du: Certamen Coreográfico de Madrid, Dansa València edo Escena Abierta, besteak beste. 2026.urtearen amaieran, ikuskizun berria estreinatuko du: «COREOGRAFÍAS VIRTUALES: Movimiento(s) Futuro(s)».