DANTZALDIA 2020 www.dantzaldia.org
METAMORPHOSIS DANCE | Euskadi-Madril
Entangled Echoes
Iratxe Ansa & Igor Bacovich
INAUGURAZIOA
Irailak 24, 20:00etan
Sarrera doan aurretiko erreserbarekin
Metamorphosis Dance proiektuaren nortasun-zeinuetariko bat honako hau dugu: oso lengoaia koreografiko fisikoaren garapena, XX. mendeko koreografo handien oinordekoa dena. Horrek esan nahi du teknika baten erabilerak eskaintzen dituen aukera artistikoetan sakontzen duen bilaketa ematen dela. Teknika horrek, akademikotasunetik abiatuta, fisikotasun klasikoa deseraikitzen du, gaurko elementu garaikideak gehituta.Obraren egitura globala engranaje handi baten modura planteatzen da. Makineria horren barruan zentzua hartzen du dinamika bakoitzak, dantzariek eszenan eragiten duten akzio eta erreakzio jolasari erantzunez. Era horretan, mugimendu bakoitza estuki lotuta dago ekintza espazial-denborazkoari, etengabeko kausa-efektuzko ildo batean.
Koreogreafia eta dantza: Iratxe Ansa, Igor Bacovich
Konpainiari buruz
Iratxe Ansa koreografo, zuzendari eta dantzaria hainbat konpainia ospetsutan militatu du: Basel Ballet, Ballet Gulbenlkian eta Compañía Nacional de Danza, Nacho Duatoren aginduetara, Lyongo Operako Balleta eta Nederlands Dance Theatre, Anders Hellstromen zuzendaritzapean. Bere ibilbidean zehar, hainbat koreografo handirekin jardun du, hala nola, Nacho Duato, William Forsythe, Jiri Kylian, Mats Ek, Jacopo Godani, Johan Inger, Medhi Walerski, Crystal Pite, Ohad Naharin, Wayne McGregor eta Alexander Ekman, haietariko batzuk aipatzearren. Bere aldiz, Igor Bacovich dantzari, koreografo eta irakasle italiarrak Accademia Nazionale di Danza Italianan ikasi zuen eta Herbehereetako CODARTS-en graduatu zen. Han, besteak beste, Bruno Listopad, Krisztina de Chatel eta Nanine Linning koreografoekin lan egin zuen. 2014an Iratxe Ansarekin batera sortu zuen i+i izeneko konpainia. Harrezkeroztik, bikoteak hainbat proiektutan kolaboratu du, koreografiatzen, irakasten, gertakizunak antolatzen eta ikuskizunak ekoizten.
Biak konturatu ziren beren jatorri eta ikuspegi diferenteek euren beharrizan eta ikuspegi artistikoak osatzen zituztela. Orain dela bost urte baino gehiago, bikoteak mundu osotik jarduten du koreografia, dantza eta irakaskuntza bezalako arloetan, artelanak sortzen eta ekoizten lekuan-lekuko artista elkartuekin. Euren biretan hartutako eskarmentuak eraman ditu beraien ikuspegia fintzera, hizkuntza unibertsal bat sortu eta kultura zein audientzia mota askotara ailegatu ahal izateko. Ansak eta Bacovichek beraien irakaskuntza metodoa garatu dute –Metamorphosis Method izenekoa– eta Metamorphosis Dance konpainiaren sortzaileak eta zuzendariak dira. Orain arte, 30 herri baino gehiagotan lan egin dute eta 20 dantza pieza baino gehiago koreografiatu, Dog Talks bezalakoa, esate baterako. Pieza hori Madrid en Danza nazioarteko jaialdian eman zen 2019an.