Metrokoadroka Sormen Laborategia | Euskadi

Zeozertan dabil baina ez dakit zertan

Urriak 13, osteguna, 19:00etan
Antzerkia-Performancea
Euskaraz (Aurrestreinaldia)

Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka : ”Gu familia bat gara?”.
Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana.

Familiaren ideiatik tiraka sitcoma eta poesia bisualaren arteko antzezlana osatu du Metrokoadroka kolektiboak. Umorezko begirada bat, modu batean edo bestean etengabeko galdera den familiaren ideiari: Zerk elkartzen ditu pertsonak? Aukeratu dezake norberak nola antolatu bere afektuak eta babesak? Funtsean… Zer da familia bat?

Zuzandaritza / Dirección: Marina Suárez, Oier Guillan
Antzezleak / Intérpretes: Maite Aizpurua, Edurne Azkarate, Javier Barandiaran
Argiztapena / Iluminación: Jaime Mayo “Junki”
Ekoizpena / Producción: Óscar Picazo (ENTER banaketak), Metrokoadroka

Metrokoadroka hainbat arte diziplinetan dabiltzan hamaika lagunek osatu dugun kolektiboa da, helburu honekin: hala arte eszenikoetan nola arte plastikoetan sor daitezkeen proiektuak sortzea, laguntzea eta zabaltzea, beti ere kulturarekiko ikuspegi kritikoari eta esperimentazioari lehentasuna emanez. Diziplina artistiko ezberdinen uztartzea da esperimentazio horren oinarri nagusietako bat.

Arte plastikoei dagokionez, 2014an Oiartzunen zabaldutako “EHUNTZE sormen espazioa”ren baitan gauzatzen dugu hainbat proiektu (sormen klaseak, mikroerrezitaldiak, arte azoka, “21 aulki” arte zikloa…).
Arte eszenikoei dagokionez, performancea, interdiziplinitatea, poesia fisiko-bisuala eta site specific proiektuak izan dira nagusi gure ibilbidean. Azkeneko lanak Bidaide (2021, antzerkia), Txolarte (2020, Site Specific), Aldarri (2019, antzerkia, site specific), Zauri Bolodia (2019, site specific), Munduko Poesia Kaia (2019, poesia-dantza), Hugo, nor dada Emmy? (2019, performance), Zanbuia! (2018, site specific) eta Miss Karaoke (2017, teatro-performance) izan dira.
.