Otsailaren 25ean, 19:00etan
HURBILEKO MAGIA
Miguel Ángel Gea | Madril
“Mensajes”
Magia, ilusionismoa, prestidigitazioa, fantasia… Termino asko, abstraktua den zerbait ulertu nahi izateko. Zaila da ezinezkoa dena besarkatzea, baina, ordubete baino gehiagoz, fikzioetan, iradokizunetan, absurdoetan eta adierazpenetan murgilduko da, beti begirada pertsonalarekin. Ordu eta laurdenean zehar, ikusleak elkarren segidako ekintzetan bilduko dira, eta antzekotasun bakarra izango dute… Ezinezkoa den hori. Baina hori, batzuetan, iradokitzailea izango da, beste batzuetan sentsazio aztoragarriak bilatuko ditu, beste batzuk adierazpen biziak izango dira, eta dena giro magiko baten barruan.
1997az geroztik, Miguel Ángel Geak hitzaldiak ematen dizkie ilusionismoko zaleei eta adituei, magiako hainbat arlori buruz: teoria, teknika, sormena…
Gaiaz askorik ez dakitenentzat ere ematen ditu ilusionismoaren historiari buruzko hitzaldiak.
2009az geroztik, hainbat neurozientzialarirekin duen harremanetik abiatuta, ikerketak eta hitzaldiak egiten ditu, neurozientziaren eta magiaren arteko harremanak transmititzeko.
Eta ondorioztatzen du magia dela pertzepzio-akatsen aprobetxamenduan gehien eboluzionatu duen ezagutzaren adarretako bat.
Ezohiko Sari Nagusia (2004).
Latinoamerikako Lehen Saria (1998)
Urteko Magoa (2000)
Zazpi ikuskizun magiko-teatral baino gehiagoren sortzailea eta interpretatzailea.
Ilusionismoaren inguruko hainbat liburu espezializaturen egilea eta egilekidea, hala nola “La magia española del S. XX” edo “Esencias”.
Ana Tamariz-en eskolako irakaslea.
Hainbat GKEren ohiko laguntzailea, hainbat herrialdeetara ilusioa eramateko, esaterako, Ekuatore Gineara edo Ekuadorrera










