Miguel Pereira | Portugal
“Pieza para negocio”
“Estrategia berri bat edukitzea.
Nire lana erakargarriagoa izan dadin lortzea, errentagarriagoa.
Lehendik dauden osagaiak hartu, nahastu, berriro banatu, bilgarria aldatu.
Eta munduari erakutsi, inbestidura global berri batean, are gehiago, planeta osoko inbestidura batean.
Handika pentsatu! (…) Gauza izugarria izan behar du horrek!”
Sorkuntza eta interpretazioa: Miguel Pereira
Antzerkigintza laguntzailea: Joclécio Azevedo
Laguntza artistikoa: Nuno Lucas
Argia eta partaidetza berezia: José Alho
Musika: David Wolfert, Sandy Linzer
Ekoizpena: O Rumo do Fumo
Koprodukzioa: Negócio/ZDB
Egoitza artistikoak: Circular Associação Cultural, Negócio/ZDB e O Espaço do Tempo
Laguntzailea: Forum Dança
Miguel Pereirak Lisboako Dantza Kontserbatorio Nazionalean ikasi zuen. Portugalgo Kultura Ministerioaren bekak jaso zituen, Parisen (Théâtre Contemporain de Danse) eta New Yorken ikasketekin jarraitzeko.
Interprete moduan, Francisco Camacho, Vera Mantero, Jorge Silva Melo eta Jérôme Bel-ekin egin izan du lan, besteak beste, “Shirtología (Miguel)” izeneko lanean.
Sortzaile moduan egindako lanen artean, nabarmentzekoak dira “Antonio Miguel”, zeinarekin Portugalgo Kultura Ministerioaren José Ribeiro da Fonte Artista Berriaren Saria jaso zuen, baita Acarte sarian ere ohorezko aipamena, eta orobat “Miguel Acuerdo Karima”, “Pieza para Negócio” eta “Pieza Feliz” lanekin.
Europa osoan, Brasil, Uruguai eta Txilen erakutsi izan da haren lana. Aldi berean, nazioarteko eta estatuko era bateko eta besteko erakundeetan irakasle gonbidatua izan ohi da.
