MIZEL THÉRET | Cie TRAVERSEE – Biarritz 

“ Lekeitioak (Solo)”

Koreografia eta interpretazioa: Mizel Théret

martxoak 18, 19:00etan
DANTZA

LORALDIA JAIALDIA

Sorkuntza berri honen bidez, Mikel Laboa musikari eta kantariaren Lekeitioak pieza esperimentaletara gerturatu nahi izan dut. Aspalditik entzuten ditut pieza horiek, eta aldiro-aldiro hunkitzen naiz oihuaren indar eta presentziarekin. Modu batera eta bestera modulatutako oihuak, onomatopeia gisako soinu materien bidez; hitz ulergaitzak, asmatutako hizkuntza batekoak diruditenak, letaniak, melodia ez konbentzionalak, erritmo aldaketak eta, batez ere, disonantziak. Laboaren ahotsa berezia eta gozoa da, magikoa, hunkigarria… eta betiere harrituta uzten gaituzten erregistroetara gerturatzen dena.

Lekeitioak serieko bederatzi piezen artean, 5 hauek aukeratu ditut, muturreko soiltasun musikalagatik, nire dantza estiloarekin oso ondo doazelako. Konbentzituta nago dantza baliabideak ekonomizatu beharra dagoela, bide hain berezi horretatik jarraitzeko. Mugimendua nire barrenean aurkitu nahi dut, ez periferian. Eta, horrela izanik, eremu huts bateko aurrez aurreko dispositibo batean, dantzaren mugetan kokatutako “bakarkako” bat egin nahi dut, musikarekin eta Laboaren kantu sendoarekin elkarrizketa libre batean. Antonin Artauden sinadura izan dezakeen pieza bat, bereziki oihu eta keinu hain bereziz betetako eszena bat egin nahiagatik.

Koreografia eta interpretazioa: Mizel Théret
Musika: Mikel Laboa « Lekeitioak »
Argiztapena: Frédéric Béars
Begirada konplizea: Johanna Etcheverry
Argazkiak: Claude Rey, Caroline de Otero
Ekoizpena: Association TRAVERSEE