
Mollis | Euskadi
“La fragilidad de mi pene”
Txikia nintzenean, haserretzen nintzen bakoitzean, negar egiten nuen gertatzen zena kudeatzen ez jakiteak eragiten zidan frustrazioagatik. Orain, aldiz, ez naiz haserretzen. La fragilidad de mi pene (Nire zakilaren hauskortasuna) nire haserrea hausnartzetik jaio zen. Zer dago nire haserrearen tristuraz harago? Zer gehiago sentitzera baldintzatuta nago, nola edo hala?
Zuzendaria eta antzezlea: Atic H.Deba
Zuzendari laguntzailea: Alicia Rechac
Aholkulari dramaturgikoa: Javier Liñera
Mugimendu-begirada: Chey Jurado, Natalia G.Muro
Teknika: Alicia Rechac
Eszenografia: Las hijas de Fuller
Jantziak: MOLLIS
Laguntzak: Dantzan Bilaka, Artistak Egoitzan – Bilbaoeszena 2022
Atic Herediak keinu-antzerki interpretazioa ikasi zuen Madrilgo RESADen eta, gero, antzerki fisikoko, akrobazietako eta clown alorretako ikasketekin jarraitu zuen bertan. La Fura dels Baus eta El Conde de Torrefiel bezalako konpainia entzutetsuekin aritu da. 2016an, pertsona bakarreko bere konpainia sortu zuen, eta bere lanak Madrilen, Bruselan eta, orain, Bilbon eskaini ditu. Berezitasunetik abiatuta, transdiziplinaritatean adierazkortasuna lortzeko ikerketa fisikoa garatzen du.
