urtarrilaren 25ean eta 26an, 19:00etan
DANTZA
Mónica Valenciano | Madril
“El lugar de los pasos perdidos”
Mónica Valenciano, Dantzako Sari Nazionala 2012 Sorkuntza modalitatean.
Monica Valenciano dantzari eta koreografia-egilea gure dantzako irudi esanguratsuenetako bat da, eta bisitan dugu, denboraren memoriari buruzko performance batekin.
Bada leku bat memorian, non iraganeko urratsek orainaldian egiten duten durundi, balizko espazioa, non presentzia a-gerpen leku gisa gertatzen den, zerbait gertatzen da trama taupadatsu horretan… denborak esekian uzten dituen urratsen artean,
dakarrenak eramanda mugitzen da gorputza, ahotsen polifonia ahotsean.
Deia gugan jokatzen den lekuan mihia entzuten dugu sutan, aurrietan den galdera dantzan dabil bere galbidean…
aldi berean bazter uzten dugun denbora baten larrialdiak.
Eta uneak abestia eskatzen zuen: guztiaren erdian, egarria lanean da listuan…
ostikoka melodiak hiru nota jausarazten zituen eta itsu bat ahotsean…
urrun egiten du min hemen, eskainitako keinuaren beste bisaia.
Guztiaren erdian, egarriak zulo bat du dardarazten,
argi betean azentuak mugituz entzun egiten du
eskeletoa ubeltzen den hartan…
Zer zapore du orain zure isiltasunak?
Ahora irekita… gorputz basatiaren jakin-mina eta
absentzien bere edanlekua mihiaren gibelean,
galdera ez da habi izatera iristen
putz egiten dena haratago doa,
gardentasun antzinakoena agerian utziz
larrean ziharduten gau hartako begiek,
lipar eskasean basoa egin zuen tu.
Oraindik irudiak haziak zenbatzen ditu… jendetza baten urratsak
atzamarkaren hondoan.
Zer diote hildakoek…
ez dakizuna lehen urratsetara iristen da,
beste ahots baten zoruan,
dantza…
Zeren denbora?
Koreografia eta interpretazioa: Monica Valenciano
Musika – zatia: Bach – A Nagusiaren 9. Sonata biolin eta pianoa 47. op.Argiztapenaren diseinua: Cristina Libertad
Akonpainamendua: Raquel Sanchez, Cristina Carroquino, Chefer Cuneo, Maria Escobar eta Marta Blanco
Egoitza-espazioa: Espacio en Blanco eta La Casa Encendida, Teatro Ensalle (Vigo) eta Casa Vella (Ourense).






