Movimiento en Red | Bilbao
Tan Cerca · Bertatik Bertara
«La RED VIII- 2023»
Movimiento en Red (Kantabriako Dantzako Profesionalen Elkartea), Bilboko La Fundición eta Errioxako Sempiternal Elkarteak sortutako proiektua Bilboko eta Logroñoko Udaletako Kultura Sailak eta Santander Creativa Fundazioak (Santander) bultzatutako Tan Cerca • Bertatik Bertara deialdirako hautatua izan da berriro, eskualde artean tokiko artisten mugikortasuna zein sare-lana sortzeko eta hiru lurraldetan dantzaren sektorea indartzeko xedez.
- Santander | abenduak 1, 2 eta 3
- Logroño | abenduak 8, 9 eta 10.
- Bilbo | abenduak 15, 16 eta 17
La Fundición | ostirala 15, 15:00-19:00 bitartean.
Kulturaren autogestio tailerra
Jemima Canoren eskutik | Euskadi
Tan Cerca proiektuak, beste urte batez, oinarrizko kudeaketako tailerra eskaintzen du dantzako profesional edo hasiberrientzat. Jemima Cano, produktore eta kudeatzaile kulturala izango da zure proiektu eszenikoa kudeatzeko oinarrizko alderdiak zein zure ikuskizuna zehaztu, transmititu eta hedatzeko trikimailu eta tresnak partekatzeko arduraduna.
Jemima Cano Bartzelonan jaio zen eta Bilbon bizi da. DOOS Colectivo-ko kide da. Jemimak 15 urte baino gehiago daramatza artistei eta antolatzaileei laguntza emanez proiektuak idazteko, funtsak lortzeko eta ekitaldi zein jardunaldiak antolatzeko. Oso gustuko du azalpen argi eta ludikoak ematea, eta artistak beren ibilbide eta proiektuetatik harago eramatea.
Larunbat 16, 19:00 |
Ikuskizunak: Hautatutako 3 konpainiak + konpainia profesional 1
• Gabriela Bajo | Kantabria
• Irene Marquez | Errioxa
• Patas de Gansa | Euskadi
• konpainia. Matxalen Bilbao | Euskadi
Igandea 17 La Fundición gunean, 11:00 – 14:00
Atic H. Debak zuzendutako feedbacka, hautatutako 3 konpainiekin
Larunbat 16, 19:00 |
Ikuskizunak: Hautatutako 3 konpainiak + konpainia profesional 1
GABRIELA BAJO Human being (10 min)| Kantabria
Giza gorputzak ahotsak isiltzen duen hori kontatzen du. Human being piezan gorputzak eta emozioak hartzen dute protagonismoa. Piezak zuzeneko musika du lagun, non gitarraren soinu melodikoa mugimenduaren bidelagun bilakatzen den, dantza ikusi eta harekin gozatzeko atmosfera bat sortuz. Une batez, izateko espazio bat izatea. Pieza Errioxako Wurth Museoaren ereserki gorputzaren erakusketaren aurkezpenean ernatu zen. Ordutik gorputzarekin dugun harremanari buruz gehiago ikertzen hasi nintzen, ezkutatu nahi dugun hori nola kontatzen duen ikusiz. Pieza oraindik garapen-prozesuan dago eta emozioari, mugimenduari eta gorputzari buruz ikertzen jarraitzen dut.
Koreografia eta interpretazioa: Gabriela Bajo
Jatorrizko musika: Luisvi Jimenez
Kanpo begirada: Carol Ortiz
Argazkia: Blanco y en botella
IRENE MARQUEZ I’m not gonna dance for you (15 minutu)| Errioxa
Hau Irene da. Bera da. Zer iruditzen zaizue solo bat sortu eta partekatzen badut? Honek ez du egozentrismoa ardatz, horretatik ere izan arren. Honen jatorria behar bat da. Ni ez naiz ni bakarrik. Ni inguratzen nauen oro, eta horrek eragiten nauen modua ere banaiz. Ni hiritar gisa, gizarte honetako kide modura. Eta gu gizartea gara. Hau gu guztioi buruzkoa da. Gorputz bat espazioan dago eta pentsatu egiten da bertan ez dagoela ohartzen den arte soilik. Gainerako guztia behar du kezkatzen duen horren aurkako borroka kontatzeko, eta horrek korrika, jauzi, hitz egin, erori eta askarazi egiten du, mutirikeria puntu batera iritsi arte, non zer den onartzen duen, eta partekatu egiten baitu, xaloki. Ez gehiago, ez gutxiago.
Kontzeptua eta koreografia: Irene Marquez
Interpretea: Irene Marquez
Kanpo begirada: Julio Montañana Hidalgo
Musika: Nils Frahm – All Melody / Ninos Du Brasil – O Som de Ossos
Argazkia / Bideoa: Juan Carlos Toledo
PATAS DE GANSA “Larriak azpian” (20 min) Euskadi
Larriak azpian latsarien memoria berreskuratzeko ahalegina da.
Bizkarrean hartzea, zamatzea, bustitzea, izoztea, igurztea, astintzea, kolpatzea, estutzea, hegan eginaraztea eta tolestea da.
Eta, atzera, berriro hastea.
Posible al da horrenbeste denbora eta eginahal lapurtzen zien garbitzeko betebehar horri itzuleran zerbait lapurtzea? Lana elkarrekin, lankidetzan, egiteak inposatutako espazio hori, aldi berean, espazio aske bilakatzeko adina indar al zuen?
Koreografia eta interpretazioa: Iratxe Bilbao eta Leire Sanjurjo
Dramaturgia: Atic H. Deba
Jantziak: Jantziz Lab
Eszenografia: Patas de gansa Kolektibo
Testua: Aintza Uriarte
MATXALEN BILBAO konpainia, “Fugas” (hirukote bertsioa) 16 min. | Euskadi
«Fugas» lanean taldearen eta norbanakoaren arteko harremanari, horien arteko batasunei zein desadostasunei, buruzko gogoeta egiten da. Loturak, migrazioak eta eskulturazko konposizioak dira inspirazioa.
Dantza-pieza honen bidez, Matxalen Bilbao koreografia-egileak, aurrez, sorkuntza-iturri gisa, engranaje, migrazio eta eskulturazko konposizioko irudiei buruz sortutako «Gear» lanean jadanik jorratu zuen taldearen ideian sakontzen jarraitzen du.
Beste begirada batetik «Fugas» lanak (Dantzako Koreografia Onena La Espiral Contemporánea jaialdian, 2018) harremanetan izateko modu berria ipintzen ditu mahai gainean, mendekotasun mota ezberdinak egituratzen ditu eta “Taldearen” kontzeptu beraren inguruan hainbat egoera hedatzen ditu. Chopinen eta Bachen musika lagungarri da, sorkuntzaren abiarazle gisa, atmosfera denboragabea sortzeko, non erreferentzia klasikoak egungo erreferentziekin talka egiten duten.
Zuzendaria: Matxalen Bilbao
Interpreteak: Olaia Valle, Aiala Echegaray, Natalia Garcia
Musika: Chopin Waltz 64. op, 2. zenb., Bach Brandemburgo kontzertua, 6. kontzertua















