Sorkuntza-tailerraren erakustaldia
Ekainak 21 – 2026 – 19:00
Sarrerak (5 euro), leihatilan emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik
SORKUNTZA IKASTURTEKO AZKEN ERAKUSTALDIA
Javier Liñeraren eskutik, La Fundición aretoan, 2025/2026 ikasturtean

Hori ez da ikuskizun bat. Hori abian dagoen lan bat da. Nolabait, entsegu ireki horretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Gure xedea ez da izan azken produktu bat, hots, ikuskizun bat; prozesu bat eta ikaskuntza bat baizik; izan ere, alderdi batzuk lantzen jarraituko genuke. Baina sortu dugun ‘frankenstein’ hori erakutsi nahi dugu.
Erakustaldia lantzen hasteko, hortxe galdera bat: Zer gertatzen ari da eskuin-muturrak aurrera egin dezan? Zer gertatzen ari zaigu? Zergatik dago diktadura presente? Zergatik ari dira durundatzen eta sartzen garai bateko hitz haiek? Galdera edota ideia horiek oinarri hartuta, gure ingurune kosmografikoari buruzko testuak idazten hasiko gara: ikusten duguna, irakurtzen duguna, entzuten duguna, loturiko gaiak, erradikala dena, incel-ak, sareak, diktaduraren bilobak, ulertzen ez duten edo gehiegi ulertzen duten emakumeak… Idatziko dugu, testuak murriztu, nahasi, zeharkatu eta birmoldatuko ditugu, eta horiek moldatzen edo horiei forma ematen hasiko gara. Bat. Ez bakarra. Baina ibilbide bat antolatuko dugu, lerro bat trazatuko, eslalom moduko bat.
Joan den ikasturtean, tailerraren lehen urtean, alderdi teorikoago batera bideratu zen prestakuntza; bigarren ikasturtean (2025/2026), aldiz, Javier Liñera beste urrats bat ematen saiatu da, eta tailerra praktikoagoa izan dadila nahi izan du, hots, teorian ikasitakoa taularatzera bideratu da. Datorren ikasturterako (2026/2027), Liñerak tailer horrekin jarraitu nahi du, eta, hirugarren urtean, praktiko egin, bereziki, hasieratik pieza garaikide bat sortzea helburu izanda.






