Nerea Martínez – Natalia García | Euskadi
“Abrazo”
Bi emakumeren bikotea, bi eskultura; beren bidaian soinu-paisaiak babesten ditu, eta irudiek gogora ekartzen dizkigute emozioak eta gure bizitzan zehar bizi ditugun besarkada infinituetan egongo dira bilduta.
Gorputz lokaztuak, elkar moldatzeko eta keinu bakoitzarekin eraldatzeko; hala, ukitu bakoitzean aztarna utziko da. Presarik gabe.
Erlazioaren eta lagunarteko loturaren metafora; lokatzezko eskultura bat da, eta bizitzan zehar moldatzen da elkarguneei eta desengainuei esker.
Moldatzearen eta eraldatzearen ideia eta pasatzean uzten duten aztarna; horiek direla bide, Abrazo lan dotorearen bidez egindako espazio goxo eta sentikor bihurtzen da.
Koreografia: Jatorrizko ideia: Nerea Martínez
Zuzendaritza: Proiektuaren zuzendaritza: Nerea Martínez
Zuzendaritza artistikoa: Matxalen Bilbao
Antzezleak: Natalia García, Nerea Martínez
Eszenografia: Iñaki Etxeandia
Jantziak: Mónica Lavandera
Musika: Mikel R. Nieto
Argiak: Francisco Trujillo
Soinua: Mikel R. Nieto
Argazkia – Bideoa: Jesús Robisco
Testua: Alfredo García
Nerea Martínez: dantzaria eta antzezlea.
Bere sustraiak aurkitu nahian ekin zion bere lan sortzaileari. Portugaleten jaio zen, eta Elai-Alaia dantza eta musika tradizionalaren taldean hasi zen dantzatzen. Talde horri zor dizkio dantzaren aldeko jakin-mina eta bertutea.
2017an BIRAKA bakarkakoa sortu zuen. Bere esanetan, “BIRAKA nire erronka pertsonala da, nire oroimenean arakatzeko eta nire gorputzean (iraganekoan eta oraingoan) bidaia egiteko nahia. Nire sustraiei omenaldi bat”.
Bere lanaren ezaugarrietakoa bat da elementu eszenikoak erabiltzean mugimenduan dagoen gorputzarekin espazioa partekatu eta garatzen dutela, betiere xehetasunaren bila. Modu horretan, eszenari dotoretasuna eta estetika ematen zaizkio. Eta, aldi berean, doitasuna eta zehaztasuna gorputzari.
