Tenerifeko (Kanariak) Victoria Antzokiarekin egiteko truke-programa
Nómada y Lasafueras | Tenerife – Costa Rica
“Magma.Concierto para dos cuerpos”
“Gizateria bi zatitan banatu nahi dut eta erdian geratzen den hutsunean bizi” Heiner Muller
Dantza konpainia hauen koprodukzioa:
NÓMADA (Kanariak) LASAFUERAS (Costa Rica)
“Magma–bi gorputzentzako kontzertua”
Bi herrialde uztartzen dituen, Espainia eta Costa Rica, dantza garaikideko pieza da, arte eszenikoetako artista profesionalekin batera egina. Emaitza koproduzio liluragarria da, indartsua, aztoragarria, eta hainbat herrialdetako konpainien arteko trukeak sortu eta loturak indartu nahi dituena, baita sorkuntza artistikoa sustatu ere. Amaierako helburua egungo arlo sozio-politikoaz eta belaunaldiartekotasunaz hitz egingo digun pieza sortzea da, mugimenduaren ikuspegitik, MAGMA abiapuntu hartuta. Bi interpreteen gorputzen bitartez, Andrea Catania (Costa Rica) eta Roberto Torres (Espainia-Kanariak), eta Costa Rincan finkatutako Alex Cantonaren (Errumania) zuzendaritzapean, diziplina anitzeko pieza eskaintzea du xede, dantza, generoa, musika, sortzea eta hitza uztartuz. Halaber, Alfredo Díez (Espainia) eta Richy Gardez (Espainia) diseinatzaile ezagunek, Ana Sanfiel (Espainia) jantzi-diseinatzaile eskarmentudunak, Joaquín Ponce de León (Espainia) irudi-profesionalak eta Jesús Raya (Espainia) riggerrak hartu dute parte, eta talentua eta ikuspegia ematen diote obrari, haien ezagutza- eta esperientzia-arloetatik.
Antzezleak: Andrea Catania eta Roberto Torres
Koreografia: Andrea Catania eta Roberto Torres
Zuzendaritza eta dramaturgia: Alex Catona
Soinu banda originala: Alex Catona
Argiztapenaren diseinua: Alfredo Díez-Umpiérrez eta Richy Gardez
Jantziak: Ana Sanfiel
Rigger: Jesús Raya
Irudia: Joaquín Ponce de León
Estilista: Elena Joly
Makillajea eta ileapaindegia: Bárbara Padilla Domínguez
Ikus-entzunezkoak: Yudeimis Acosta – Jolongo Productions
Ekoizpena: Marliuz Borges eta Laura Ballesta
Koprodukzioa: Nómada eta Lasafueras konpainiak
Babeslea: Tenerifeko Kabildoa
INAEM + Kanarietako Gobernua + ICDCren laguntzarekin
Andrea Catania | Lasafueras
Nazioartean, Sasha Waltz and Guests dantza-konpainia ezagunarekin egin du lan, Luc Dunberryren zuzendaritzapean Berlinen, Stephanie Tiersch/Mouvoir konpainiarekin Alemanian, Juan Kruz Garaio Esnaola koreografo ezagunarekin eta Ingalaterrako Vincent Dance Theatre konpainiarekin, hainbat funtzio eginez Ingalaterran, Alemanian eta Estatu Batuetan.
Koreografo eta zuzendari artistiko aritu da estatuko eta nazioarteko hainbat taldetan, besteak beste, Costa Ricako Nazioarteko Dantza Konpainian, El Barco kontserbatorioan, CEPRODACen Mexikon, ENDCCn Mexikon, ASABen Kolobian, Costa Ricako Nazioarteko Unibertsitatean, eta “El Otro Ojo” konpainian, Mendozan, Argentina.
Roberto Torres | Nómada
2000an Nómada Konpainia sortu zuen eta ikuskizunak egiten ditu, besteak beste, Viaje a Ras de Sueño, Homo, Intramuros, Paisajes de la Memoria, Que corra el aire, Una vez más, El Pastor eta Dulces bestias. Azken horrek 5 Réplica Sari irabazi zituen 2018an: Dantza Ikuskizunik Onena, Interpretaziorik Onena Paloma Hurtadorentzat, Argiztapenik Onena, Soinu Espaziorik Onena eta Jantzirik Onena.
Nómada Konpainiak loturak indartzen ditu sortzaileekin, esaterako, Dantza Sari Nazionala irabazi duen Daniel Abreuk eta Roberto Torresek harreman artistiko eta profesional luzea dute duela urte askotatik, eta hurbilpen fisikoa eta ideiekin lotutakoa dute jarduera pedagogikoak eta eszenaratzeko lanak sortzeko. Harreman horretatik sortu dira La bestia herida, Tabula Rasa eta Los zuecos van hacia sus buenos hábitos piezak.

Web:elteatrovictoria.com/cia-nomada/
