Irailak 19 – 2026 – 20:00etan
Irailak 20 – 2026 – 19:00etan
ANTZERKIA | Estreinaldia Euskadin | Antzoki Alternatiboen Sarearen 2026ko zirkuitua
“SOLO QUERÍA BAILAR” | Olalla Hernández
(Madril)
LABURPENA: Zer dela eta amaitzen du dantzari batek ekintza terrorista batengatik hogeita hamar urteko kartzela zigorra betetzen? «Solo quería bailar», Greta Garcíaren izen bereko eleberri sarituan oinarritua, tragikomedia sevillar punka da, eta lehen pertsonan kontatzen du Piliren istorioa: dantzaria kartzelan dago, instituzioarekin eta horren burokraziarekin nazka-nazka eginda, «jarta» (berak dioen bezala), amaitu zuelako. Eta terrorista bilakatu zen, baina ez berari gustatuko litzaiokeen bezain ona.
Pili andaluzieraz, «en andalú», mintzatzen da; dibertigarria, eskatologikoa eta tentela da, edo behintzat hori esan diote behin eta berriz. Baina Piliren mintzaldiak –itxuraz, xaloa eta nahasia–, sistemaren aurkako zentzuzko arrazoibidea ezkutatzen du. Piliren amorrua ez doa administrazio publikoaren eta haren traba burokratikoen kontra bakarrik. Ez doa aita zikiratzailearen kontra, eta ez da dantza-irakasleen aurkako mendekua. Inoiz maitasunik izan ez duen norbaiten maitasun-ekintza kamikazea da berea.
Antzoki Alternatiboen Sarearen 2026ko zirkuituan hautatu zen ikuskizuna.
Jatorrizko ideia eta antzezpena: Olalla Hernández
Egilea: Sergio Martínez Vila, Greta Garcíaren izen bereko eleberrian oinarritua
Zuzendaritza: Alberto Velasco
Off-eko ahotsak: Esperanza Guardado, Elena Martínez eta Carlos Gorbe
Jantziak: Noelia Lebrato
Argiztapena: Manuel Tejera eta Alberto Velasco
Eszenografiaren diseinua: Alberto Velasco
Eszenografia-tailerra: Jesús Hernández
Soinuaren diseinua: Carlos Gorbe
Koreografia: Alberto Velasco
Aholkularitza koreografikoa: Olga Magaña
Sustapen-argazkiak eta bideoa: Dani Jaén
Diseinu grafikoa: Geraldine Leloutre
Komunikazioa: Josi Cortés
Ekoizpen-zuzendaritza: Inmaculada Almagro
Ekoizpen exekutiboa: Olalla Hernández
Iraupena: 75 minutu
KONPAINIA: Olalla Hernández Rondan jaio zen. Arte Dramatikoan lizentziaduna da, Malagako ESADen eskutik, non testu-interpretazioan espezializatu zen. Bere jardunbidean zehar, antzerki-proiektuetan, telebista-proiektuetan («La casa de papel», «Veneno»…) eta zinema-proiektuetan («321 días en Míchigan» edo «Solos en la noche») parte hartu du. Halaber, prestakuntza osagarria du pertsonaien antzezpenean eta sorkuntzan, hainbat profesionalekin: Manuel Morón, José Troncoso edo Andrés Lima. Flamenko eta ballet klasikoko ikasketekin osatu du curriculuma.
Antzerkiari dagokionez, hainbat ekoizpenetan parte hartu du, hala nola «En la pista» izenekoan –Marc Monserrat-Drukkerrek zuzendutakoa eta Antonio Banderasen Teatro del Soho-k ekoitzitakoa– edo «El Salto de Darwin» izenekoan –Natalia Menéndezek zuzendutakoa, Madrilgo Naves del Matadero-rako, bira nazionala eta guzti–. Los Javis-en «La llamada» lanaren antzezleetako bat ere izan zen, Milagros pertsonaia gorpuztu zuela. «Sólo quería bailar» da ekoizle gisa egin duen lehen muntaketa, eta haren erabateko protagonista ere bada.









