Azaroaren 23an, 19:00etan. 12 urtetik gorakoentzat
ANTZERKI TESTUALA ETA OBJEKTUENA | Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren 44. edizioa– Bilbo TX 2025
Olatz Gorrotxategi | Euskadi
“Progreso. El último lugar sobre la Tierra”
“Progreso. El último lugar sobre la Tierra” ikuskizuna gizadiaren historiaz eta hark Ludiarekin duen harremanaz ari da eta, horretarako, plastikoaren asmakizunaren historia paradigmatikoa erabiltzen du analogiatzat, gizakiona bezain kontraesankorra eta zalantzagarria dena.
Denbora errealean grabatutako erreportaje da, zeinean hiru dokumentalistak objektu bizigabeen bilduma bat antzezten duten.
Gure irudi eta antzera sortutako gizartea da, grabazio-set bateko landare sintetiko batean kokatua. Planeta baten kolapsoa da. Sasilaburpena da, honelako zerbait dioena: “Bienvenue, merci, mon ami”. Zeozeren hasiera edo amaiera da. Dokumentu-antzezlana da, irakurtzen dakiten Homo sapiens gizakiei zuzendua.
Plastikoa txarra dela baina jendea (batzuetan) ona dela dioen ikuskizuna da.
Laburpen alternatiboa da, honelako zerbait dioena: «Antartikako izozmendi batek azken izotz-zatia galdu du eta betiko desagertu egin da. Groenlandian kaio bat, lehenago sekula ikusi ez den hegaztia, hegan egiten ikusi da. Nepalen, janari lasterreko multinazional batek 10.000 eskuorri jaurti ditu Himalaia gainean. Plastikozko botila bat Moluketako itsasoko irla bateko hondartzara iritsia da. Munduaren bestaldean, antipodetan, tribu ezezagun batek exodoari ekin dio. Iritsia da abantzamendua”.
Antzerkigintza eta zuzendaritza: Olatz Gorrotxategi
Antzezleak: Olatz Gorrotxategi, Indi Costa, Imanol García
Ikus-entzunezkoak: Indi Costa
Teknika eta argiztapena: Imanol García
Soinua: Alberto de la Hoz
Ahotsak: Jaione Insausti, Jon Ander F. Larrucea, Natanael Gion, Leire Olaran, Jone García, Marta Álvarez
Atrezzoa: Sarai del Arco
Kartelaren diseinua: Diego Sanz/Vudumedia
Hizkuntza: Gaztelania
Iraunaldia: 70 minutu
12 urtetik gorakoentzat
Olatz Gorrotxategi eszena-zuzendaria, antzerkigilea eta arte eszenikoen irakaslea da; esperientzia ugaria du antzerkiak kudeatzen eta ekoizten; Performancen lizentziaduna da eta Arte Eszenikoetan diplomaduna. Bere ekoizpen-lanak sortzeaz gain, Estatuko eta Euskadiko beste konpainia batzuekin elkarlanean ari da. Nabarmentzekoak dira, bere teknikan, antzerkigintzan eta hizkuntza berrietan ikertu izana eta dokumentu-antzerkian esperientzia joria izana.








