Dantza Zinema | Oraina iragana

Egindako filmaren proiekzioa  SakréBois:

Oroitzen naiz | Je me souviens

Koreografia: Mizel Theret (2011)

Azaroak 2, 19:00etan/strong>
Sarrera down
Zinema DANTZA

Dantza sorkuntza horrentzat elkartu ditut hiru dantzari aparteko hauek, orain adinean aitzinaturik : Jean NESPRIAS ( 84 urtekoa), Philippe OYHAMBURU ( 90 urtekoa) eta Koldo ZABALA (75 urtekoa). Hiruetarik bakoitzak bere bizia dantzari (eta dantzaz haraindian, euskal kulturari) eskaini dio.
Sorkuntza horren helburua ez da omenaldi bat egitea, ez eta gizon horien ibilbideak oroimenez behatzea ere, baizik eta horien gizatasunaren sakonera osoa argitara ematea.
Obra intimista hori, nagitasunez, eztitasunez beterik, keinuzko komunikazio soil batean oinarrituko da. Bestalde, dantzariaren gorputzaren zahartzea, bai eta gorputzaren oroimenarena ere, sorkuntza horren minean izanen dira. Mizel Theret

Koreografia: Mizel Theret
Interpreteak: Jean Nesprias, Philippe Oyhamburu, Koldo Zabala
Musikak: Anjel Illarramendi, Polyphonies basques contemporaines, Mikel Laboa,
Iñaki Salvador, Pello Ramirez, Arvo Pärt
Diseinu argia: Frédéric Bears
Argiak: Olivier Houeix
Koprodukzioa: CCN Malandain Ballet Biarritz, Institut Culturel Basque
Ekoizpena: Théâtre du Colisée à Biarritz (2011)
Hedapena:
San Sebastian / Donostia – Teatro Principal (2011)
Bilbao / Bilbo – Festival Dantzaldia en Sala BBK (2012) Renteria – Sala Niessen (2012)
Biennale de la Danse – Lyon (2012)