ekainak 1, 2, 19:00etan
UMOREZKO ANTZERKIA

Pablo Piñeiro | Madril

“Lo positivo de fracasar en el amor”

Maitasunean porrot egitearen alde onak antzerki-bakarrizketa proposamen bat da. Bertan, Pablo Piñeirok bere izen bereko literatura-lana xehatzen du eta metaforikoki biluzten da publikoaren aurrean, bere berreraikitze-bidea azaltzeko, “analfabeto emozional” gazte batetik “maitasunaren guru” bihurtzeraino, Cosmopolitan aldizkariaren arabera.
Umorez betetako bidaia bat, istorio batzuk enpatizatzeko eta maitasun deitzen diogun horri buruz hausnartzeko.
Azken batean, inor axolagabe utziko ez duten emozio gogorrak izango dira ikusgai. Antzokira bera ikustera sartzen den inor ez da berdin irtengo bertatik.

Zuzendaritza: Fran Perea
Autorea, Aktorea , Jantziak, Argien eta soinuaren diseinua, Eszenografia: Pablo Piñeiro
Argazkiak: Sonia Gila

Papita Producciones formatu txikiko antzerki-ikuskizunei euskarria emateko konpainia gisa sortu zen.
Pablo Piñeiro Taboadaren eskutik ekin zion bere ibilbideari, eta bere bakarkako lehen ikuskizuna eman zuen, egile eta protagonista gisa: ‘Maitasunean porrot egitearen alde onak’. 2021etik gaur egunera arte, antzerki-bakarrizketa hau muntatzen, aldatzen eta herrialde osoan zehar zabaltzen aritu da.