Otsailak 21 – 2026 – 20:00etan
Otsailak 22 – 2026 – 19:00etan

ANTZERKIA | Estreinaldia Euskadin

“CASTROPONCE” | Pablo Rosal

(Katalunia)

LABURPENA: 2015ean, Valladolideko Castroponce de Valderaduey udalerri txikian, Tierra de Campos erdi-erdian, antzerki politikoari buruzko sinposio zoragarri bat izan zen, zeinean sorkuntzari eta horren inplikazio politikoari buruzko ideia xume eta argigarriak jorratu ziren. Bokazio dibulgatzaile argiarekin, ikus-entzuleei irudimenezko jakinduriekin atsegin eman zien ekitaldi haren berritzera bertaratuko gara.

«Castroponce» amets-itxuradun ikuskizuna da, sorkuntzaren arrazoibide izan nahi duena, gizakiarengan jatorrizko indarra eta sortzailea den aldetik. Premiazkoa da politika historian zehar izan den zitalkeria zekenaz harago birpentsatzea, gure begien aurrean berriro sortaraztea. Eta horretarako, komikotasuna eta poesia baino hoberik ez dago.

Testua, zuzendaritza eta antzezpena: Pablo Rosal
Zuzendaritza-laguntzailea, eszenografia, argi-diseinua, jantziak, ekoizlea, soinu-espazioa, koreografia, makillajea, laguntzaile pertsonala, ikus-entzunezkoak, eskrimako eta ahoskerako aholkularitza: Pablo Rosal
Laguntzaile: Teatro del Barrio
Argazkiak: Noemí Elias Bascuñana
Iraupena: 70 minutu

KONPAINIA: Pablo Rosal Abascal (Bartzelona, 1983) olerkaria, antzerkigilea, antzezlea eta eszena-zuzendaria da. 2019an, Madrilera joan zen bizitzera, zorte bila, hori lortuta; izan ere, antzerkian bete-betean aritzea lortu zuen, Teatro del Barrio eta Teatro de la Abadiaren konplizitateari esker. Hainbat ikuskizun idatzi eta zuzendu ditu, esaterako, «Los que hablan» (Malena Alterio eta Luis Bermejo antzeleekin), «Asesinato de un fotógrafo» (bera antzezle izanda), «A la fresca» (Los Despiertos konpainiarekin) eta «Hoy tengo algo que hacer» (bakarrizketa komikoa, Luis Bermejorekin).

Agrupación Señor Serrano («Kingdom», 2017-2020) konpainian ere antzezle gisa lan egin du, eta 2019an, bere lehen filma estreinatu zuen, «Un trabajo y una película», gidoilarikide, ekoizlekide eta aktore gisa. Urte askotan zehar, lan artistikoa eta pedagogikoa uztartu ditu: DBHko Gaztelania eta Literatura irakasle gisa, antzerki-ikastaroak eta aktoreen prestakuntzako ikastaroak ematen edo Carlos III.a Unibertsitateko Sorkuntza Eszenikoko Masterreko irakasle gisa.