Parasite Kolektiboa | Vitoria – Gazteiz
“Hot Water”
Hot Water mugimendu handiko bakarkako antzerki lan bat da. Tonu “satiriko” batean kontatzen du nola etxeko tresna elektrikoekin lan egiten duen teknikari bat munstro bihurtzen den. Agintearen, autoritarismoaren eta autoritarismoaren aurkako mugimenduaren arteko harremana aztertu nahiak ekarri du pieza honen sorkuntza.
Pieza honetan kontatzen den istorioaren protagonistak hainbat aldiz egin du topo sistema eta figura autoritarioekin, legezkoak edota ez legezkoak; eta, azkenean, gure gizartean higuingarritzat joko genukeen zerbait egiten amaituko du. Unai Lopez de Armentia aktoreak interpretatua, Hot Water irudimenezko ariketa bat da, aktorearen eta ikusleen arteko kontaktu zuzen eta intimoa eskaintzen duena.
Keinu eta mugimenduek narrazioarekin bat egiten dute; horrela, hitzekin esatea lortzen ez dena modu sentsorialean helarazten da. Jatorrizko soinu-bandak lagunduta, testua, ahotsa, gorputza eta irudia fusionatu egiten dira, ikuslearen adimena eta emozioak estimulatzeko asmoz, pieza osoan zehar.
Sammy Metcalfe antzerki zuzendari eta Sleepwalk Collective taldeko musikaria arduratu da piezaren soinu-dimentsioaz. Sammy aditua da antzerkira aplikatutako musikan, eta ezagutza hori baliatu zuen Hot Water sortzeko. Sammyk sortutako soinu-munduak Unairen presentziari laguntzen dio eta beste elementu eszeniko batekin elkar eragiteko aukera ematen dio.
Ez da kasualitatea, gure kasuan, autoritarismoaren gaia lantzeko erabilitako tresna antzerkia izatea. Hot Water piezak kritikatu egiten ditu aginte modu totalitarioak, gizakiongan dituzten eragin negatiboak aipatuz. Zentzu horretan, uste dugu kultura eta, bereziki, artea oso baliagarriak direla giza adierazpenaren emantzipaziorako. Antzerkia beti izan da bizitzaren ispilu eta, norbanakoa, bere adimena eta ezpiritua askatzeko tresna gisa erabili da.
Produkzioa: Parasite Kolektiboa.
Ideia eta interpretazioa: Unai Lopez de Armentia
Zuzendaritza: Hannah Frances Whelan
Koreografia: Garazi Lopez de Armentia
Musika: Sammy Metcalfe (Sleepwalk Collective)
Argiztapena: Danel Ibisate
Argazkiak: Marina Suárez Ortiz de Zárate
Laguntzaileak: Sala Baratza Aretoa eta BAD
