POLLO ROSA PRODUKZIOAK | Donostia
“Las amistades de Gertrudis”
GERTRUDIS-en LAGUNAK
Gertrudisen lagunak izeneko lanean, hainbat jarduera uztartzen ditugu: zure museo gustokoenari bisita, ipuin kontalari bat entzun eta musika performance batez gozatu. Gertrude Stein, XX. mendeko artisten mezenasaren ikuspegitik, artearen historia irauli zuten pertsonaiak hautatu eta haien bizitza era ezberdin eta dibertigarriago batean ezagutzeko aukera eskaintzen digu.
Lehen atal honetan Frida Kahlo, Jorge Oteiza eta Henry Matisse izango ditugu hizpide. Artista bakoitza 15/20 minutuz lantzen da, beraz, 15 minututik ordubetera arte iraun dezaketen saioak antolatu daitezke eta gerora antzerki foruma egiteko aukera eskaini. Formatu hau ikuslego zabal bati zuzendua dago: antzerkira sarri joaten ohi denari; margolaritzan, eskulturan edota musikan interesa duenari ere; museoak atsegin dituztenentzat, arte ikasleentzat eta abar luze bati zuzendua finean.
