“Consejos prácticos para gestión de danza” liburuaren aurkezpena
Jemima Canok koordinatuta

Consejos prácticos para gestión de danza Espacio Punto de Fugak sortutako argitalpen bat da, Jemima Canok koordinatuta. Liburuak dantza-arlo profesionaletako emakume aditu batzuen aholku praktikoak jasotzen ditu: Ines Delgado, Ainara Legardon, Rocio Pindado, Ana Lopez, Sarah Macguire, Raquel Madrid, Bertha Bermudez, Mercedes L. Caballero, Beatriu Daniel eta Rosa Fernandezenak hain zuzen ere. Administrazioa, banaketa, komunikazioa edota egile-eskubideak bezalako gaiak zehaztasunez landuta daude, arlo horietan jarduten duten pertsonen apaltasunetik eta praktikotasunetik.

Bilboko Espacio Punto de Fuga dantzarako gune bat da. Prestakuntza, egoitzak eta topagunerako leku bat eskaintzeaz gain, baliabideak eta jakintzak ere eskaintzen dizkie sektoreari, konpainiei eta mugimendu-arteetan interesa duen ikusleriari.

.

Azaroak 4, 19:00etan | Sarrera doan
Liburuaren aurkezpena