PROVISIONAL DANZA – Cía. NÓMADA|Madril-Kanariar Uharteak

Una vez mas”

Zuzendaritza artistikoa: Carmen Werner

Abenduak 14, larunbata, 20:00etan. – Abenduak 15, 19:00etan.

Provisional Danza eta Nómada konpainiak elkartu egin dira eta lan berri bat sortu dute, dantza munduaren bi artista handiren interpretazioak bateratuz. Una vez más izenburua hartu duen bikote-lana, Carmen Werner eta Roberto Torresekin, 2018ko otsailean estreinatu zen.

Elkarketa baten ondorioz etorriko dena beti da enigma bat, baina ekintza eta keinu, konplizitate eta desioen errepikapen eder bat izan ohi dugu emaitza.
Batzuetan, gizonak erabaki eta emakumeak eraso egiten du; gutxienekoetan izaten dela esango nuke, baina. Honako kasuetan agertzen da manipulazioa, eta elkarbizitzaren emaitza plazer hutsa da, beste behin ere. C. Werner | Robertori eskainia

Antzezleak: Carmen Werner eta Roberto Torres
Zuzendaritza artistikoa: Carmen Werner
Musika edizioa: Carmen Werner
Espazio eszenikoa: Carmen Werner
Koreografiak: Carmen Werner eta Roberto Torres
Argien diseinua: Alfredo Díez Umpiérrez
Argazkilaria: Jesús Cabrera Mendoza
Grabaketa: Yudi Acosta
Baterako ekoizpena: Provisional Danza, Compañía Nómada eta Teatro Victoria

Carmen Werner
Madrilen jaio zen. Heziketa Fisikoko Lizentziatura egin zuen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Dantza Klasiko eta Garaikidea ikasi zituen Madrilen, Bartzelonan eta Londresen.
1987an bere konpainia propioa sortu zuen, Provisional Danza, eta ordutik 60 koreografia baino gehiago taularatu ditu: aretoko lanak (formatu txiki eta handian, opera-dantza bat barne), kaleko lanak, bideo-dantzak, film labur bat, beste konpainia batzuekiko kolaborazioak, hainbat jaialdi eta antzerkitarako enkargu bereziak, eta koreografia-tailerrak zein eskolak ematea.

Bere ibilbidean zehar hainbat sari jaso ditu; horien artean nabarmendu behar ditugu 2007ko Dantza Sari Nazionala, 2001eko Onassis Nazioarteko Dantza Saria eta Madrilgo Komunitatearen 2000ko Kultura Sari Nazionala, Dantza arloan.

Roberto Torres
2000. urtean Nómada konpainia sortu zuen eta ordutik hainbat pieza sortu ditu, hala nola Viaje a Ras de Sueño, Homo, Intramuros, Suite Nómada velada de música y danza, Paisajes de la Memoria, Que corra el aire, Los zuecos van hacia sus buenos hábitos, Tabula rasa eta Para regalo.

Gaur egun, hainbat lan uztartzen ditu: irakaskuntza eta ikuskizunen sorkuntza, aktore eta dantzari lana eta Victoria Antzokiko zuzendaritza. Santa Cruz de Tenerifen kokatutako antzokia da, 1999an Torresek berak irekia. Kultur Eremu horrek helburu hirukoitza dauka: prestakuntza amateur eta profesionala ematea, sorkuntza eta ikerketarako eremua izatea eta ikuskizunak erakustea. 2000. urtetik programazio egonkorra dauka ikuskizun txiki eta ertainetarako.