PROYECTO LARRUA | Euskadi
“Idi Begi”
UZTAILAK 9, OSTEGUNA, 20:30etan
La Fundición
LEKUZ LEKU
Idi-proba tradizionaletan dago oinarrituta lan hau. Horren bidez, animaliaren eta gizakiaren arteko lotura interpretatzen dugu; fisikotasuna, hierarkia, plazako lengoaia. Dena animaliaren ikuspegitik.
Koreografia: Jordi Vilaseca
Dantzariak: Maddi Ruiz de Loizaga, Jordi Vilaseca, Aritz López
Musika: Bach, Machinefabriek
Argazkiak: Itxaso Diaz
Iraupena: 16 min
Larrua proiektuak dantza garaikidea lantzen du, Jordi Vilaseca eta Aritz Lopezen zuzendaritzapean. Gasteizen dago finkatua, eta hiri horretan bertan dantza garaikidea biziberritzeko asmoz sortu zen.
Koreografiari dagokionez, konpainia honek ikuspegi pertsonala dauka fisikotasuna eta emozioak lotu eta eszenara eramateko gaitasunari dagokionez. Ikuslearen iruditegi orokorreko elementuak hartu eta garaikide bihurtzen ditu. Ikuspegi pertsonal horren emaitza dira errepertorio hau osatzen duten pieza koreografikoak. Euskal Herrian zein nazio eta nazioarte mailan antzeztu dira: Larrua, (Konpainia berriaren saria 2016ko Umore Azokan), Ozkol, Baserri (Hiru Max sari lortzeko hautagaia), Irmo, Idi-Begi eta Otsoa.
Larruak ez du soilik koreografia lana egiten. Prestakuntza eta meditazioa ere lantzen ditu. Konpainia oso sentsibilizatuta dago dantza garaikidearen inguruko ikusleria berreskuratu, sortu eta laguntza emateko helburuarekin. Dantza denen eskura jarri nahi du.

