Sormen Egoitza/urriaren 2tik 12ra
Aurkezpena: urriaren 12an., 19etan

Olfa Sendesni | Euskadi

“Rabia(a)-Amorrua”

Musulman jaio zen emakumea.
Oihu egiten du.
Debekatuta dagoena dantzatzen eta abesten du.
Bere gorputza erabiltzen du arakatzeko lurralde gisa.
Bilaketa horretan, sufi biren dantza, ekialdeko dantza, oinarrizko kantu arabiarra (Mawal) eta perkusioa erabiltzen ditu mugimendua eta ahotsa arakatzeko abiapuntu gisa.
Bere baitan beste hainbat emakume bizirik dituen emakumea da. Mugak zeharkatzen ditu.
Zubi-emakumea da.
Ez dago bakarrik; bera eraiki duten emakumeen ahotsak, borroka-kontakizunak eta erresilientzia izango ditu agertokian lagun, gure begirada irekitzera eta mugak zeharkatzera gonbidatuz.

Pentsamenduen, erreferentzia kulturalen eta hizkuntza askoren mosaikoa da eta Amorrua proiektuak denoi hitz egiten digu. Hemengoak eta hangoak, lurralde ezberdinetako emakumeak, amorruarekin jaio, bizi eta hazitako emakumeak… gorputzetan gordetako amorrua dutenak.
Amorrua proiektuak gogorarazten digu islamean ezin daitekeela emakume-eredu bakarraz hitz egin eta estereotipoak eta beste eraikuntza sozial batzuk zalantzan jartzera gonbidatzen gaitu. Lan artistiko honen helburua da emakume arabiar musulmanen irudi estereotipatuak, aurreiritziak eta gorroto-diskurtsoak desegiten eta apurtzen dituen narratiba paraleloa sortzea.

Zer begirekin begiratzen diogu gure gizartean emakume arabiar musulmanari? Eta “gure gizartea” aipatzen dut ni, Olfa Sendesni, artista migratua, hemen nagoelako, hemen bizi naizelako eta hemengoa naizelako.

Dramaturgia: Javier Liñera
Zuzendaritza: Javier Liñera

Zuzendaritzaren laguntzailea: Álvaro Manríquez Bravo
Antzezlea: Olfa Sendesni
Koreografiaren zuzendaritza: Dairi Martinez Brown
Ikerketa: Beatriz Villanueva eta Olfa Sendesni
Ekoizpena: Beatriz Villanueva
Eszenografia eta atrezzoa: Liesbeth Montoya Ramallo
Jantziak: María Dolores Sainz Vela
Ahotsaren eta kantuaren aholkularitza: Juan Carlos Garaizabal
Bideoa eta argazkiak: Galder Irusta