Rosa Muñoz – Mónica Munataner | Bartzelona

“Cuatro octavas y media”

Martxoak 21, larunbata, 20:00etan
Martxoak 22, igandea, 19:00etan
DANTZA

Cuatro octavas y media lanak ikuskizunaren kontzeptu berri bat dakarkigu: ematen du kontzertua izango dela, baina ez da gauzatzera heltzen: EZ KONTZERTUA da.

Jeff Buckleyren biografia (edertasun handiko musikari bikaina, zirkunstantzia arraroetan hildakoa) erabiltzen da hari eroale moduan. Horren gainean egin da fikzioa. Koreografo bi hauek malenkonia, zahartzaroa, heriotza, maitasuna, ausa, tristezia eta umorea ukitu dituzte. Testu originalak, abestien letrak, memoria kolektibora garamatzaten melodia ezagunak, gaur egungo abestien bertsioak… Horrekin guztiarekin, sentsazio, forma eta testuraz jositako unibertso zatikatu bat deskribatzen dute.

Kontzeptua eta sorkuntza: MÓNICA MUNTANER ETA ROSA MUÑOZ
Testuak: ROSA MUÑOZ
Argiztapena: SILVIA KUCHINOW
Bankuaren eraikuntza: KIKE BLANCO
Laguntzaile artistikoak: SILVIA SANT FUNK, BEA FERNÁNDEZ.
Eskerrak: ROBERTO ROMERO, ARTAS (PODEROSA EREMUAREKIN LOTURA DUTEN ARTISTAK), SERGI FÄUSTINO, ANNA SUBIRANA.
Baterako ekoizpena: DANSA QUINZENA METROPOLITANA Y ANTIC TEATRE – ESPAI DE CREACIÓ (BARTZELONA)
Kolaborazioa: FESTIVAL SÂLMON, LA PODEROS

Mònica Muntaner (1966). Dantzari prestakuntza jaso du Bartzelonan. Dantzari eta interprete moduan aritu da hainbat konpainiatan eta hainbat sortzailerekin. Bartzelonan 2000 urtean abian jarritako La Poderosa sorkuntza eremuko zuzendari artistikoetako bat eta Las Santas eta ARTAS taldeen sortzaileetako bat da (diziplina anitzeko talde artistikoa, eta La Poderosa eremuaren inguruko artista elkartuak, hurrenez hurren).Sorkuntza lana eta irakaskuntza uztartu ditu; izan ere, haur eta nerabeei eta profesionalei ere ematen dizkie eskolak. Emakume etorkinekin, gizarte-bazterkeria arriskuan dauden emakumeekin eta pertsona nagusiekin lan egin du, hainbat gizarte proiektutan. 20 urte daramatza yoga praktikatzen, hatha yoga prestakuntza jasota, EQUILIBRIUM – Bhakti Yoga Shala eskolan (Bartzelona).

Rosa Muñoz (1967). RARAVIS dantza-konpainia zuzendu du, Andrés Corchero koreografoarekin, 1995 eta 2009 urteen artean. Bakarkako lanak beste kolaborazio batzuekin uztartu ditu, hala nola Sofia Asencio, Carmelo Salazar, Soren Evinson, Jorge Albuerne performerra edota Eduard Escoffet poetarekin.Amatasunagatik geldialdi bat egin ostean, gaur egun Quatre octaves i mitiga proiektuan murgilduta dago, Mònica Muntanerrekin, La Poderosa espazioko beste sortzaile eta zuzendaria.