SERGI FAÜSTINO | Bartzelona
“Faüstino VI o 126 caballos”
Ibilbidea gorputz baten «istorio» pertsonalean barna Sergi Fäustinoren gorputza. «Istorio» pertsonal bat, denboran zehar gorputz honen portaeraren garapena, bizitzeko haren borrokak, ingurunearekiko haren harremana, kontatzen dituena; bizitako istorioaren lorratzekin batera agerian ipintzen den gorputz espazio bat (espazio biologiko narritagarri, zaurgarri eta iraungarriaren izaeratik), izan zena eta dena erakusteko, eta izan ahalko denari buruz espekulatzeko.
Asmoa ez da autobiografikoa. Lehen eskuko informazioa baliatu da edukia eratu eta ondoren orokortasun batera (edo unibertsaltasun) eramateko. Horrela, aipagai den gorputz hori, dantzan den bitartean, hura begiratzen ari den edozein pertsonarena izan daiteke.
Proposatzen dugun ibilbidean, gorputzean inskribatuta geratzen den memorian barna ibiliko gara; hala izan garen gorputzak, nolabait barnean daramaguna eta eratu egiten gaituena, nola inguruan ditugun espazio eta pertsonekiko elkarrekintzan hark uzten dituen lorratzak.
Proposamenarekin gorputzetik eta gorputzaren bidezko ikuspegia ipini nahi da mahai gainean, joera ikuspegi bakarra joatea den une batean ikuspegi hori (beste askorekin batera) egotea garrantzitsua dela ulertuta. Laburtuz: gorputzaren, mugimenduaren eta dantzaren ospakizun bat da.
Sormena eta mugimendua: Sergi Fäustino
Off ahotsa: Patricia Bargallo
Argazkilaria: Mo Pascual
Babesleak: l’Antic Teatre lokalaren koprodukzioa, Linha de Fuga (Coimbra) Jaialdia, La Caldera Les Corts, Graner – Centre de creació i arts vives (Bartzelona) i Konvent 0 (Berguedà)
KATALUNIAKO GENERALITATEKO KULTURA SAILAREN babesarekin
Sergi Fäustino eszena garaikide nazionaleko sortzaile ezinbestekoetako bat da 2002an ‘Nutritivo’ estreinatu zuenetik. Gorputzari, nekeari eta muga fisikoei buruzko bere ikerketak bere azken 10 urtetako lana zeharkatzen du etengabe egungo panoraman nekez aurki daitezkeen sakontasun, konpromiso eta koherentzia batekin eta, horrexegatik, sekulako balioa du. Sergik etapa asko igaro ditu sortzaile modura, eta bere lana aurkeztu du ‘Radicals Lliure’ zikloan, La Porta Barcelona lokaleko programazio eta proiektuetan, Portugaleko “Citemor” jaialdian edo Zentro Dramatiko Nazionalaren ‘El lugar sin límites’ jaialdian. Sortzaile modura bere interes ildoak eboluzionatu, sakondu eta argituz joan da, forma edo estilotik askoz ere harago doan arazketa batera iritsi arte, posizionamendu etiko batera iritsiz sortzaile modura.
