Shakti Olaizola | Bilbao
“Irakurriz”
Irakurtzen ari den neska baten mundu bitxi batean murgiltzen gara. Pasarte desberdinak dituen historio batetara eramaten gaitu, oroimenez, aurkikuntzaz, erreflexuz, ametsez… betetakoa. Bidean aurkitzen dituen egoera eta objetuen bitartez bere burua aurkitzen du eta bere istorioak gurekin partekatzen ditu.
Ekintzak eta egunerokotasuneko objetuak, jokoan, erronkan eta poztazunean bihurtuko dira mugimendua, ahotsa, orekak, dantza eta kontorsioarekin batera. Nola bukatuko da bidai hau?
Shakti Olaizola 1987ko irailan jaio zen, Gipuzkoan.
2012an bere bakarkako proiektuarekin hasi arte eta “Irakurtzen” deitzen den ikuskizun motza sortu zuen. 2013. urtean “Irakurriz” sorkuntzarekin hasi zen. Pyrénées de Cirque proiektuaren laguntza jaso zuen eta Leioako 2014ko Umore Azoka Kaleko Artisten Azokan estrenatu zen.
2016an bere azkeneko sorkuntza hasi zuen, “Baldin Bada”, Joseba Negro musikariarekin. Zirkua, musika eta pintura nahasten duen proposamen burugabea. Leioako 2017ko Umore Azoka Kaleko Artisten Azokan estrenatu zen eta bigarren saria irabazi zuen Sevillako Circada Jaialdian.
Bere ikuskizunekin Espaina, Europa eta Latinoamerikako hainbat jaialdietan ibili da.
