urriaren 18an, 21:00etan

Erabateko estreinaldia | Antzerkia

Musaloka Kolektiboa | Euskadi

“Rojo nieve”

Lan samur, makur eta metamorfikoa. Esperimentu baten emaitza da: clownaren teknika hizkera berriekin elkartzea. Rojo nieve ogiaren eta heriotzaren jokoa bezalakoa da, irinezko doministiku handi bat, beste zerbait izateko zorian dagoen hondamendia, eta ogi-orearen bidez transmutatu eta zatikatzera jolasten diren bi okin.

Zintzoak izanda, pieza hau sortzeko prozesua hasi genuenean ez genekien oso ondo zertaz hitz egingo genuen zehazki. Eta orain, bukatu dugunean, antzera jarraitzen dugu, argilunez beteriko unibertso hau definitzen duen sinopsia aurkitzea kosta egiten zaigu. Hala ere, konfiantza osoa dugu berarengan; izan ere, hain gauza poliedrikoa, hain inkontzientea, hain hauskorra, hain dibertigarria eta hain zentzugabea aurkitu dugu, non gu, noski, kezkatu eta hunkitu egiten baikaitu. Gainontzekoak ere hala sentituko ahal dira. (Zeliakoentzat egokia).

Zuzendaritza eta oinarrizko ideia: Silvia Larrauri
Sorkuntza kolektiboa: Iñigo Sanz, Inés Vaquero, Silvia Larrauri
Antzezleak : Iñigo Sanz, Silvia Larrauri
Kanpo begirada : Inés Vaquero
Mentoria: Pablo Ibarluzea
Argien diseinua : Jose Villegas
Jantzien diseinua: Mirari Aranburu
Soinua : Sammy Metcalfe
Eszenografia : Rodrigo Casillas, Elisa Pérez, Nacho Laseca
Teaser : Sara Mauleón
Ekoizpena : Musaloka Kolektiboa

Musaloka Kolektiboa kolektibo eszeniko garaikidea da, Gasteizen du egoitza, eta Madril, Euskadi eta Kantabria artean dabil.
“Musaloka” taldeko kideek ibilbide luzea dute eta hainbat aldiz aritu izan dira lankidetzan. Orain, kolektiboan elkartu dira euren lehen pieza sortzeko: Rojo nieve. Rojo nieve lanaren sorkuntza izan da Silvia Larrauri zuzendari artistiko gisa buru duen kolektibo hau agertzeko motorra.

Oraindik ere bere marka edo nortasun eszenikoaren bila dabilen taldea da baina, zalantzarik gabe, ikertzeko plazerak, hizkeren uztartzeak eta sorkuntza kolektiboak egituratzen dute. Batasunaren abiapuntua hauxe izan zen: Zer gertatzen da antzerki fisikoa (maskara eta clowna), hizkera berriak eta arte biziak elkartzen baditugu?
Azken finean, “Musaloka Kolektiboa” artista hasiberriek gidatutako proiektua da, artista finkatuek lagunduta eta bermatuta. Arte bizien, dramaturgia berrien eta gailu garaikideen aldeko apustua egiten dute, ondare eszeniko “klasikoenarekin” eta esperientzia estetiko hunkigarriarekin uztartuta.