Sleepwalk Collective & Christopher Brett Bailey|  Euskadi – Reino Unido

Psychodrama

urriak 15, 21.00etan
Performance

Estreinaldia Euskadin
Ingelesez / Goitittuluak gazteleraz

«Niretzat, haur baten adimena liburu zuri bat bezalakoa da» (Walt Disney)
Giza adimenaren barne-paisaia basatia zeharkatuta, bi [anti]heroi sinesgaitz askatasun-irudipen amesgaiztozkoen atzetik doaz, sentsualitate sutsuz eta indarkeria fantasmagorikoz betetako jazoera sorta batean zehar. Psychodrama pop kultura kutsuko halako exorzismo bat da; zipildutako sinapsi batean, zure burua zeharkatzen duen tren zoroa. Marrazki bizidunen basakeriari eta kontakizunen korrosibotasunari buruzko ikuskizun likin eta limurkorra, hausnarketa hauek egiten dituena: norenak dira buru barruan dituzun ahots horiek guztiak? Nola heldu dira horra?… eta, ahalko bazenu, isilduko zenituzke?
Psychodrama Christopher Brett Bailey idazle, aktore eta musikari kanadiarrak Sleepwalk Collective antzerki esperimentalaren konpainiarekin batera sortu eta interpretatutako lehen lan kolaboratiboa da.

Jatorrizko testua: Sleepwalk Collective, Christopher Brett Bailey
Antzezleak: Iara Solano Arana, Christopher Brett Bailey
Eszenografiaren diseinua: Iara Solano Arana
Jatorrizko musika eta soinuaren diseinua: Christopher Brett Bailey, Sammy Metcalfe
Off Ahotsa: Nhung Dang
Argiaren diseinua: Sammy Metcalfe
Jantziak: Paola de Diego
Ileordeak: Katie du Mont
Koprodukzioa: Centro Condeduque, Theatre in the Mill, Cambridge Junction, Battersea Arts Centre
Laguntzak: Arts Council England, HOME Manchester

Londreseko OFF West End 2022 sarietarako izendaturiko ikuskizuna / Espectáculo nominado a los premios OFF West End 2022 de Londres

Sleepwalk Collective konpainia sarituak 2006tik zuzeneko artea eta antzerki esperimentala egiten ditu Espainian eta Erresuma Batuan. Antzezpen intimoak sortzen dituzte ohiz kanpoko antzerki eta guneetarako, kultura herrikoiak, giza jiteak eta teknologia berriek eragiten dieten liluratik abiatuta. Beren lanetan, testu gogoetatsu eta poetikoak eta estetika zaindua uztartzen dituzte, zeinak soinu- eta argi-diseinu trinko eta hipnotikoz lagunduta egoten baitira.
Christopher Brett Bailey idazlea, musikaria, sortzaile eszenikoa eta interpretea da. Londresen bizi da. THIS IS HOW WE DIE lanarekin debutatu zuen, eta oso iruzkin onak jaso zituen. Arches Brick Award eta Off West End Award sariak jaso zituen (bigarren hori, tradizionaletik ihes egiten duten ekoizpenen kategorian).