Urriak 7, 19:00etan Dantza-zinema
ZINE-DANTZA

ZINE-DANTZA
Urriaren 7an, 19: 00etan | La Fundición Sarrera Doan
Maguy Marini buruz
L´urgence d´agir (David Mambouch, 2019)
Maguy Marin koreografoaren obra antzer- kiaren estetikagatik, bere iruzkin politikoen- gatik eta dantza tradizionalean ezusteko elementu narratibo, musikal eta fisikoak ausardiaz integratzeagatik nabarmendu
da. 1981ean dantzaren panorama May B piezarekin irauli zuenetik –Samuel Beckett dramaturgoaren obran inspiratuta–, Ma- rinek uko egin die edertasunaren idealei, mundu garaikidearen gaineko perspektiba ikaragarri politikoa hartzeko.
Maguy Marin. L´urgence d ́agir dokumentala sentsibilitatez zuzendu du bere seme David Mambouch-ek, eta koreografoaren ibilbide artistikoa erakusteaz gain, konbentzioen aurrean daukan errebeldia eta estrainioa edo groteskoa denari hurbiltzeko duen era partikulara azaltzen dizkigu, haiek direlako bere printzipio estetiko eta politikoen oinarrizko elementuak. 2003ko Scripps American Dance Festivalen saria emateko ekitaldian zera adierazi zuen: “Ez dut neure burua ezagutzen merkatuko ekonomiaren, baliabideen, kontsumismoaren eta gerra bezalako gero eta opresio konplexuagoen mundu honetan. Ez naiz fanatikoa, baina ez dut mundu hau den bezala onartzen.
Aurkezlea: Eneko Lorente, UPV/EHUko irakaslea, Coreografías de la mirada proiektuko ikerlaria, Cine, danza y ciudad programako komisarioa.