La Fundicioneko IKUS-ENTZULEEN TAILERRA 

MEMORIA MUGITU | Ikus-entzule aktiboak

Javier J Hedrosa – Néstor García | Valentzia 

Norekin: Javier J. Hedrosa  –  Nestor Garcia | Valentzia

  • Osteguna 9 eta ostirala 10 | Martxoak
  • Ordutegia: 19:00-21:00etaPertsona ikus-entzule maite hori,

    Ondo egongo zarela espero dut. Javier J.Hedrosa naiz, koreografia-egile eta artista eszenikoa.

    Mezu hau iritsi bazaizu, esanahi du, zu ere, nolabait, arte eszenikoan eta haren alderdi ezberdinetan (dantza, testu-antzerkia, performancea, zirkua, musika, etab.) inplikatuta zaudela. Eta hori La Fundición gunean badakite eta proiektu honetarako gonbidatu zaituzte. Garatzen ari naizen proiektuaren izenburua FOSC da (iluna valentzieraz), arte eszenikoetako ikus-entzulearen memoriari eta rolari buruzko ikerketa bat da. Obra eszenikoaren azken forma bat du, non ikus-entzule ezberdinen antzerki-memoria ezberdinak kontatu eta gorputzarengan kokatzen ditugun. Antzezten den leku bakoitzean obra aldatu egiten da tokiko memoriak erabili eta gaineratuz. Tokiko eszenak alderdi estetiko, kultural edo politiko anitz aipatzen dizkigu, lerroak marraztu eta denbora eta espazioarekin lotutako harremanak eratuz.

    Haatik, garrantzitsuena fokua ikus-entzulearengan ipintzea da: Zer gogoratzen du ikus-entzuleak?Zerk utzi dio lorratza? Zerk egiten du antzokira itzul dadin? Badakigu antzezpenetik deus ez dela geratzen berau amaitzen denean. Badira zenbait artxibo edo dokumentu, esate baterako, areto-orria, kartela, obraren grabaketa, baina ez da obra bera. Obraren hartzaile denaren esperientziarekin, ikus-entzulearen esperientziarekin, ezer ez da alderagarri.

    Horregatik, zu gurekin izatea nahiko genuke, antzerki-memorien artxibo hau hornitzen jarraitzeko, kasu honetan Bilboko ikus-entzuleekin. Horretarako, zenbait posta elektroniko elkarbanatu eta, ondoren, Tailerretan behin edo birritan aurrez aurre elkartze gustatuko litzaiguke, La Fundición gunean eszenaratzea egin aurretik, 2023ko martxoaren 11n eta 12an. Tailerra / topaketak lasaiak izango dira, solasean aritu eta alderdi hauek elkarrekin birpentsatzen jarraitzeko.

    Mila esker arte eszenikoetako parte izateagatik, laster elkar ikusiko dugulakoan

    besarkada bat. / Javier J Hedrosa