TEATRO DE AÇÚCAR | Brasil-Bartzelona
“La isla flotante”
Aktoreen zuzendaria: Gabriel F.
Idazle, zuzendari eta antzezleak: Marco Michelângelo & Martí Güell
Irla nimiño bateko sheriffak erabaki du kontzertua emango duela, munduari haren jaioterria ezagutzera emateko. Ekitaldia aurkezteko, musika-tresnaren bat jotzeko edo, besterik gabe, «gabon» esateko, irlan bakartuta bizi zen boxeolaria kontratatu du. Irlako oroitzapenak munduan zehar luzaroan kontatzen egon ondoren, bikoteak haien jatorrizko lurraldearen dimentsioarekin kontrastatzen duen hondamendiari egin behar dio aurre: irla ez dago jada, desagertu egin da.
Antzezlanak egoerak, istorioak eta pertsonaiak sortzen ditu, fikziozko kontzertu zaporetsu baten barruan. La Isla Flotante hainbat soinu-paisaia zeharkatzen dituen bidaia musikalerako gonbidapena da.
La Isla Flotante obrak hainbat lengoaia artistiko biltzen ditu, narrazioa sustatzeko. Antzerkiaz, musikaz eta dantzaz baliatzen da, obra martxan jartzeko, eta, aldi berean, artearen ahalmen ukaezinaren metaforatzat erabiltzen ditu. Modu ludikoan, La Isla Flotante antzezlanak zalantzan jartzen ditu lengoaia artistikoen arteko mugak eta sormenak eskaintzen dituen aukera mugagabeak.
TEATRO DE AÇÚCAR
2007an sortu zen Teatro de Açúcar konpainia. Ikuskizunak ikertzeko eta ekoizteko zentroa da, eta berezko dramaturgia eta interpretazio-lan bizia biltzen ditu. Além do que se vê (2008), Adaptação (2013) eta A vida impressa em xerox (2012) lanek SESC do Teatro Candango Sarietarako hainbat izendapena jaso zituzten, eta honako kategoria hauetan irabazle izan ziren: emakumezko aktore, dramaturgia, eszenografia eta ikuskizun onenak. Konpainiaren ibilbidean, beste ikuskizun hauek ere baditugu: Movie about the City, Surf a Seco, Biograficção eta Naufragé(s), Teatro de Açúcar konpainiaren eta Frantziako La Comédie de Saint Étienne taldearen baterako ekoizpena dena. Teatro de Açúcar konpainiaren ikuskizunek modu komikoan, musikalean eta zirikatzailean aurkezten dituzte jorratutako gaiak, eta modu biografikoan eta unibertsalean aztertzen dute gizakion konplexutasuna.
Idazle, zuzendari eta antzezleak: Marco Michelângelo & Martí Güell
Aktoreen zuzendaria: Gabriel F.
Jatorrizko musika: Marco Michelângelo
Zuzendaritza teknikoa eta argiak: Teatro de Açúcar
Eszenografia eta jantziak: Teatro de Açúcar
Argazkia: Eleonora Ferri
Ekoizpena: Teatro de Açúcar
