TEATRO XTREMO |  Madrid

“Oblivion o cisnes que se reflejan como elefantes”

Zuzendaritza Ricardo Campelo Parabavides

urtarrilak 27, 20:00etan
urtarrilak 28, 19:00etan
ANTZERIA

Atalaya TNT: Centro Internacional de Investigación Teatral (Sevilla) zentroko IX CENIT sariaren irabazlea

Susana Arvo Pärt-en Spiegel im spiegel pieza jotzen ari da pianoan. Ruth eszenan sartzeko prestatzen ari da. Ricardok, bere kamerarekin, begirada publikorekin partekatzen du, denbora errealean. Hirurek eszenatokian egingo dute topo eta aitorpen intimoen, irudien, performance ekintzen eta opera arien bidez, beharrizan partekatu bat deskubrituko dute: Oblivion. Monteverdiren L’incoronazione di Poppea lanean, Arnaltak sehaska-kanta bat abesten dio bere andreari, Oblivion soave, honela dioena: “Etzan, Poppea. Lasaitu, neurea, ondo zainduta egongo zara eta. Sentimendu gozoen ahanztura leunean lokartu zaitezela, alabatxo…” Ruth sopranoa da. Bere bizitzaz hitz egiten digu, bere argi-ilunez; bere miseriak aitortzen dizkigu eta hori guztia noiz hasi zen galdetzen dio bere buruari. Bere neke goiztiarraz hitz egiten du. Bizitza pisutsua zaio; hala zaigu guri ere. Egon al zara noizbait denbora luzez bakarrik, inork berriro zure izenik ez ahoskatzeko beste?

Cisnes que se reflejan como elefantes Salvador Dalíren lan bat da. Laku batean flotatzen ari diren hiru zisne ikus daitezke, baina horien isla, zuhaitz lehor batzuen nahasketaren emaitza, nahiko nahasgarria izango da, eta hiru elefante handi ikusiko ditugu. Ez dakigu nor diren, zisneak ala isla, bertan gauden ala oroitzapen hutsa baino ez garen.

Eszenan: Ruth González, Susana Sanabria eta Ricardo Campelo Parabavides
Argiztapena: Luiggi Falcone
Argazkiak: David Arenal
Zuzendaritza laguntzailea: Eva Chiloeches
Espazio eszenikoa, dramaturgia eta zuzendaritza: Ricardo Campelo Parabavides
Sorkuntza egonaldia: La Fundición Aretoa, Bilbo.
2017ko urtarrilaren 31n estreinatua El Pavón Teatro Kamikaze aretoan, Madrilen.