ATX Teatroa |  Bilbao

“Tomiris”

“Mendeku zilegi baten istorioa

Maitzak 27 19:00etan
ANTZERKIA

Mendeku zilegiaren ganeko bakarkako ikuskizuna da.
Ardatz nagusitzat biolentzia matxistea daualarik, errealidadea eta fikzinoa buztartzen dituan istorioa.  Gordin bezain sentsuala, erreal bezain fantastikoa, zorrotz bezain zolia.

Egilea: ATX Teatroa
Eszenografia eta Atrezzoa: ATX Teatroa
Argiztapena: ATX Teatroa
Jantziak: Ane Sehnsucht
Argazkia: Ainhoa Resano
Ekoizpena: ATX Teatroa
Banaketea: ATX Teatroa

TX Teatroa
ATX Teatroa 2010ean sortu zan, Bilbon, Iñaki Ziarrustaren eskutik.

Gure ikuskizunei jagokenez, hauexek dira ATX Teatroaren zutaberik nagusienak:
• Distopia edo kakotopia
• Antiestetikea
• Euskal Herriko tradizino eta antropologian ikertzea
Baina ATX Teatroa antzerki konpainia baino gehiago da. Kale- zein areto-ikuskizunak sortzeaz gain, bestelako zerbitzuak be eskaintzen deutseguz beste konpainiei:
• ATX Aholkularitzea: Aholkularitza Tekniko-artistikoa
• ATX Eszenografiak: Eszenografia eta attrezzo tailerra
• ATX Ikastaroak: Ikastaro monografiko trinkoak (profesional eta amateurrentzat)