BEA INSA | Bilbao
“Paradigma”
Zuzendaritza: Pako Revueltas| Egilea: Ángel Mirou
“Paradigma” (edo nola Big Pharmak erditu ondorengo nire depresioa sendatu zuen Storytelling bitartez)”
Farmazeutika bateko ZUZENDARIA telefonoz ari da emakumeen aldizkari bateko kazetariarekin. Kazetaria idazten ari den erreportaje batek erditu ondorengo depresioa tratatzera bideratutako farmako berriaren merkaturatzea zapuztu lezake.
LANGILE batek istripua izan du ZUZENDARIAren bulegoa garbitzen duen bitartean. Istripua larria da, baina garbitzen bukatzea are larriagoa da.
AMA GOIZTIAR batek ZUZENDARIAk merkaturatutako medikamentua hartu du, bigarren mailako ondorioak kontuan hartu gabe. Hirurek uste dute beren istorioa ondo bukatuko dela, baina Paradigma aurka daukate. Eta Paradigma… azken batean… paradigma kabroi bat da.
Paradigmari buruz: Paradigma gaur egun oraindik tabua den gai batez ari da, erditu ondorengo depresioaz, hain zuzen. Oraindik gure gizartean emakumeari harriduraz begiratzen zaio ezkontzen ez bada edo umerik ez badu.
Norbere eskaera maila edo gizarteak emakumeari eskatzen diona gero eta handiagoa da: ekintzaileak izan behar dugu, zoriontsuak, gure gorputza zaindu, beti eder, sexy baina probokatu gabe, besteak zaindu, ama izan, amaren sena izan, printze urdina bilatu… eta oso pozik egon ume bat izandakoan. Osterantzean, besteen ustez “ama txarrak” izan gaitezke eta, are gehiago, eroak. Erdiberriak batzuetan depresio hori isiltzen du, ez ulertua izatearen beldur; eta, gainera, errudun sentitzen da.

Generoa: Tragikomedia Garaikidea | 55 min.
Antzezleak: Bea Insa
Egilea: Ángel Mirou
Zuzendaritza: Pako Revueltas
Jantzien diseinua: Consuelo Barrera
Bideoa: Ángel Mirou
Soinu-espazioa: Gaspar Lúckaks
Komunikazioa eta prentsa: La Pacheca Colectivo