Festival DANTZALDIA 2020
Abenduak 3
Dantza azalduz I: 18:00 | Dantza azalduz II: 19:30 | Bizkaia Aretoa – UPV/EHU
HITZALDI DANTZATUA| Sarrera doan
TONI JODAR-BDdansa |Bartzelona
“Explica la dansa I” + “Explica la dansa II”
Dantza moderno eta garaikidearen azalpena (I. azalpena) – 18:00
Toni Jodar, Estatuko dantzari esanguratsuenetariko bat da dantza garaikidearen alorrean, eta proposatzen diguna da dantzaren historia era bitxi batean azaltzea.
Beraren gorputzarekin irudikatzen du dantzaren denboraren iragatea, eta bere eskarmentua eta umorea baliatzen ditu “perfomance pedagogiko” bat egiteko, berez sormenezkoa eta entretenigarria dena. Dantza klasikotik garaikiderainoko bilakaera erakusten du, erreferentzia eginez gorputzak mugimenduan bere burua adierazteko erabiltzen dituen genero eta formei.
Adierazlea: Toni Jodar
Gidoia: Toni Jodar
Dramaturgia eta eszenaratzeko oinarria: Victor Molina
Irudia: Toni Roura
Kudeaketa eta ekoizpen artistikoa: Beatriu Daniel
Zuzendari kideak: Beatriu Daniel y Toni Jodar
Hitzaldi dantzatu bat. Gaurko joerak (II. azalpena) – 19:30
Proposamen honek jarraipena ematen die bere aurreko piezako edukiei: Toni Jodar explica la Danza Moderna y Contemporánea.
Una confererencia bailada-ren xedea da publikoaren itaun honi erantzutea: ‘Eta Pinaren ostean, zer?
Toni Jodaren kontakizuna bere ohiko formatuan azaltzen da, hau da, hitzaldiaren eta ikuskizunaren artean. Orain dela gutxiko historiaz eta gaur egungo joerez hitz egiten digu, bere esperientzia profesionalak markatu dizkioten maisu-maistrak gogora ekarriz. Azalpenean zehar gorputzak astindu dituzten dantzaren erreferenteengandik eta gure mundua eraldatu duten gertaeretatik igaroko gara. Paradigma aldaketa horretan joera askok eta askok egiten diote beren ekarpena forma berrien fusioari eta esperimentazioari eta tradizioen berrirakurketari.
Adierazlea: Toni Jodar
Dramaturgia eta eszenaratzeko oinarria: Helena Tornero
Irudia: Jordi Soler y Àlex Serrano
Argiak: Irene Ferrer
Edukien ikerketa eta prestaketa: Bàrbara Raubert y Toni Jodar
Komunikazioa: Sara Peralta y La Taula
Kudeaketa eta ekoizpen artistikoa: Beatriu Daniel
Zuzendari kideak: Beatriu Daniel y Toni Jodar
Ekoizle kidea: Mercat de les Flors. Babesleak: Cultura Ajuntament de Mataró / L’Estruch Sabadell / Sismògraf Olot. Egonaldiak eta laguntza: L’Animal a l’ Esquena / El Graner, Centre de Creació del Cos i el Moviment / Centre National Danse Par/ Art-Club Shanghai / La Caldera, Centre creació de Dansa / Paso a dos / Fabra i Coats Fàbrica de Creació de Barcelona / Red A Cielo Abierto
Diru-laguntzak: Generalitat de Catalunya, Ajuntament de Barcelona, Instituto Nacional de las Artes Escénicas – INAEM.
EXPLICA DANSA
Publikoak sortzen eta prestatzen espezializatutako proiektu bat da eta bere xedea ikusleentzako jarduerak profesionalizatzea da.
Irakurketarako gakoak eskaintzen dizkiegu ikusleei, lengoaia garaikideen ezagupenera errazago hurbildu daitezen. Ibilbide luzeko proiektua da, Beatriu Daniel eta Toni Jodarek sortua eta gidatua. Profesional biek daukate hogeita hamabost urte baino gehiagoko eskarmentua dantza eta arte eszenikoen arloetan. Proiektuaren abiapuntua hauxe izan zen: Toni Jodar Explica la Danza en 50’, aipamen berezia eskuratu zuena Premi de les Arts Escèniques Ciutat de BCN-n 2002an eta Kataluniako Associació de Professionals de la Dansa/APDC-ren saria 2006an lortu zuena.
2019an aipamen berezia jaso zuten 2018ko XII. Arte Eszenikoen Kritika Sarian.
Hamazortzi urtez publikoak sortzeko eta prestatzeko lan egin ostean, Explica Danza-k performance pedagogiko formatuan sortu ditu hainbat programa eta aplikaziotan garatutako edukiak, haiek guztiak dantza ikusleengana hurbiltzera bideratuak.
Esandako egitarauak erreferentziazko ekipamendu eta kultur erakundeen kolaborazioarekin egin dira, hala Katalunia eta Espainiako maila nazionaletan nola nazioartekoan: Sadler’s Wells Theater (Londres), Txinako bira (Xangai, Beijing….), Circuito de Danza de la Red de Teatros de España, Xarxa de Biblioteques de Barcelona, eta baita ere Gran Teatre del Liceu, Mercat de les Flors, Festival Sismògraf, La Caldera Centre de Creació de Dansa i Arts Escèniques, L’Estruch Fàbrica de Creació de les Arts en Viu, Mataró Cultura…
