BERTAN BEHERA


EUSKADI – QUEBEC 2019 – 2020
Eusko Jaurlaritza, Etxepare Institutoa, Quartier Danses Festibala eta Doos Kolektiboaren laguntzarekin.

Trip The Light Fantastic  | Montreal

“The man who traveled nowhere in time” 

“The smile club”

maiatzak 9, 20:00etan 
maiatzak 10, 19:00etan
DANTZA

 

(Konpainiak egindako bideo baten izenburua ere bada hau.

Maiatzaren 8an aurkeztuko da. Egun horretan, MOLEKULA Jemima Cano-Doos Colectivo proiektuak aditu talde bat bilduko du Ikusleen Tailerraren saio batean, eta Quebeceko bideo-dantza aukeraketa bat jarriko du ikusgai, EUSKADI-QUEBEC ekimenaren esparruan. Horren baitan aurkeztuko dugu Kyra Jeen Greenen TTLF konpainia).

“The man who traveled nowhere in time”

Behin batean, gizon batek ikusten zuen bere inguruan dena mugitzen zela, baina bera ez. Jendea ikusten zuen joan-etorrian, eraikinak goraka egiten eta erortzen, bakea eta gerra ezagutu zituen… eta planeta osoaren mugimendua. Baina berea ez. Ez zen aldatzen. Zegoen lekuan etengabekoa zen bilakaera, baina ematen zuen denborak ez ziola eragiten. Beragandik ihes egin nahi zuela ematen zuen; dena ukitzen zuen, baina bera ez…

“The Man Who Travelled Nowhere in Time” izeneko lanak Eytan izeneko gazte bat dauka oinarri eta inspirazio. Eytanek ikusten du bere inguruan dena doala aldatzen, mugitzen, eraldatzen eta hazten, baina bera berdin mantentzen da. Erantzunen bila dabil, zergatik ez den zahartzen eta ez den hiltzen, inguruko denen moduan. Ez dakiena da bera ametsetan soilik existitzen dela, besteen buruetan. Egunero ikusten du jendea heltzen, pasabide batean barrena. Pasabide hori errealitatearen eta inkontzientearen arteko lekua da. Leku horretan soilik dago bera bere inguruko pertsonen leku eta denbora berean.

Laguntzailea: “Canada Council for the Arts”.

“The smile club”

1930eko Budapestek suizidioen hiriaren titulua jaso zuen. Ideia horrekin batera, emozioak kontrolatzeko dugun gaitauna hartu da oinarri. Zoriona gertatu egiten zaigu, ala guk geuk kudeatzeko gaitasuna daukagu?

Pieza hau bi tailerretan sortu zen. Lehena 2019ko uztailean egindako ikastaro trinko batean izan zen: 18 ikasle  eta TTHF konpainiako bi kide. Bigarren fasea ikerketa koreografikoa izan zen, Seattleko Whim W’him konpainiarekin burutua. Koreografia biak aurkeztu ziren 2019ko irailean: ikastaroan landutakoa Montrealeko Quartiers Danses jaialdian aurkeztu zen, eta bestea Erikson Theatre antzokian, Seattle, Washington.

Musikaren konposizioa eta interpretazioa: Pascal Champagne.

Whim W’him performancea / Zuzendari artistikoa: Olivier Wevers / Argiztapen diseinua: Michael Mazzola / Ekoizpen zuzendaritza: Becca Blackwell / Dantzariak: Liane Aung, Cameron Birts, Jane Cracovaner,  Adrian Hoffman, Jim Kent, Mia Monteabaro, Karl Watson.

Quartiers Danses jaialdiko performancea / Argiztapen diseinua: Claude Hole

Trip The Light Fantastic konpainiako kideak:  Janelle Hacault- dantzaria, Genevieve Gagné- dantzaria, Brittney Canda- entsegu zuzendaritza.

Dantzariak: Adia Parris, Alexia Gourd, Camille Scully, Clara Chemtov Daniela Carmona, Gaële Mong, Hannah Mahler, Hannah Surette, Hunish Parmar, Jade Ferland, Joanie Papillon, Melanie Sirois, Noël Vezina, Siena Picone, Sofia El Iraki, Thaïna Rosinvil, Xdzunúm Trejo, Zoé Delsalle.

Esker on berezia: Studio Par. B.L. eux

Konpainia | Trip The Light Fantastic, TTLF, giza pertzepzioaren azpian dagoen egia deskubritzen saiatuko da. Psikearen errealitate sakon eta gogorretan eta benetako liberazioa ukatzen diguten estigma sozialetan murgiltzen da. Gai horiek dantzaren bidez eta gizartean aldaketa positiboak inspiratzeko balio duten lengoaien bidez planteatzen dira. Trip The Light Fantastic konpainian Montrealeko komunitateko dantzariak, artista bisualak, zinema errealizadoreak eta abar daude. Erabiltzen duten lengoaiak dantza garaikidea, hiriko estiloak eta inprobisazio egituratua uztartzen ditu. 2017ko irailean egin zuen debuta, Montrealeko Quartiers Danses jaialdian, Kanadan, eta ordutik Panaman, Danimarkan, New Yorken eta Portugalen aritu da.