Project Description

Bertan behera: Covid19


 TTLF-KYRA JEAN GREEN | Montreal

“The man who traveled nowhere in time”
“The smile club”

Azaroak 26, 19:00etan
Azaroak 27, 19:00etan
DANTZA
Sarreren salmenta

The man who traveled nowhere in time
Pieza hau Eytan delako gazte batengan inspiratua da. Eytanek ikusten du zelan aldatzen doan bere inguruko mundua, zelan eboluzionatzen eta hazten den, baina bera ez da inoiz aldatzen… eta errealitatearen eta inkontzientearen arteko pasabide bat ere ikusten du…

The smile club
Zoriona suertatzen zaigun zerbait ote da ala hura kudeatzeko ahalmena daukagu? Pieza hau bi fasetan sortu zen: gazte talde batekin eta Whim W´him konpainiarekin.


EUSKADI – QUEBEC 2019-2020
VENTANA & MOLÉKULA
Proiektu bi konbinatu dira hainbat sinergia-ekintzari ekinez eta horrela gauzatuz Euskadi-Quebec Ulermen Memoránduma (Eusko Jaurlaritza, Quebeceko Gobernua, 2019, 2020, 2021) «lankidetzan aritzeko eta aldebiko harremanak areagotzeko, eta elkarren intereseko aliantza eta lankidetza berriak ezartzeko, (…) lotura sendoak sortzeko, bi erkidegoetako eragileen hurbilketa egiteko eta epe luzeko nazioartekotze-ekimenak egiteko.(…)».

MOLÉKULA-Jemima Cano/Doos Kolektiboa, Festival QUARTIERS DANSES eta VENTANA-La Fundición elkartu dira mugimenduaren eta, zehatzago esanda, dantzaren unibertsoarekin erlazionatutako Zeharkako inplikazio programa bat garatzeko: bertan egongo dira dantza-adituak, kudeaketa-adituak –bai arlo publikokoak bai independente-pribatukoak–, soziologoak, komunikatzaileak, bideo-egileak, dantzariak, koreografoak… Gainera, quebectar komunitatea Atlantikoko alde honetara, Bilbora hain zuzen ere, gonbidatua izango da. Gonbidapen hori pertsona eta edukien soslai berarekin errepikatuko da Montrealen 2021eko udagoienean (COVID egoeragatik atzeratu da data horietara).

EGUTEGI BATERATUA
Azaroak 24, 19:00etan

La Fundición-eko ikusle-tailerra irekian, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Quebeceko bideo-dantza erakustaldia: Bost pieza hautatuek interes komun bat erakusten dute: gizatiarra denaren mugei buruz eta horrek ingurunearekin daukan hartu-emanei buruz gogoeta egitea. Pertsonen arteko kontaktuek eta pertsonek euren habitatarekin sortutako tentsioek ikerketa-materialerako eta film-mugimenduetarako aukerak ematen dizkiete artistei.
Hona hemen bost filmak:

1) Move Freely, Wynn Holmes
2) Off Ground, Mathilde Niekamp
3) The man who traveled nowhere in time, Kyra Jean Green
4) Hands On, Marites Carino
5) Courte histoire de la folie, Clotilde Vatrinet