DENIS SANTACANA | Euskadi

“Encuentros”

Koreografia: Denis Santacana y Victor Fernández

8 Ekainak 20:00etan
DANTZA

Jendearen artean galduta, nire oinetan geratu den adardun marrazkiari begira nago.
Nire kopa bete eta islari begiratu diot. Errealitate paralelo bat imajinatu dut, figura horrek oraingoan erabakia hartu duena. Disimuluz, likidoa isuri eta irudia aldatu egin da berriz. Nire mugimendu guztiak desegingo ditut astiro; ekintza, erabaki, topaketa bakoitza amaierarik gabeko bide-zerrenda izan daitekeela pentsatzeari utzi ezinik. Kopa jaitsi eta abiapuntu berean ikusten dut nire burua. Zein da erabaki zuzena? Agian mareak eraman nazan uzteko unea da.

“Encuentros” lana behin eta berriro egindako eraikuntza, atseden, hausnarketa eta deseraikuntza prozesua da. Lengoaia biak osatzen dituzten elementuen gaineko hausnarketa sakonago baten bila modu naturalean egina dirudien ihesa. Asmo dramatiko bati forma emateko aurkitutako tresnen erabilera. Koreografia eta osaera musikalaren arteko lana prozesuaren beste berezitasunetako bat da. “Encuentros” lanaren muina zera da: lengoaia bateratu baten bilaketa ez dela helburua, baizik eta elkarrekin komunikatu ahal izateko aukeratutako hitzak.

50 minutu.
Zuzendaritza: Denis Santacana
Koreografia: Denis Santacana eta Victor Fernández
Antzezleak: Denis Santacana eta Victor Fernández
Jatorrizko musika: Víctor Guadiana

Posteriormente el proyecto recibe la residencia “Sortutakoak 11”, en Dantzagunea, donde termina de desarrollarse como espectáculo largo.
Actualmente la propuesta ha recibido el segundo premio en el Certamen Internacional Escena Mobile, y el Premio del Público en el Certamen Internacional 10 Sentidos.

“Encuentros” piezak bigarren koreografia saria irabazi du Espainiako Dantza eta Flamenko Lehiaketa entzutetsuaren 25. edizioan; eta lehenengo koreografia saria Tetuán Barrutiko Koreografia Lehiaketaren 3. edizioan (Teresa Nieto eta Daniel Doñak zuzendua). Gainera, egonaldiko koreografoen saria eta jatorrizko musika onenaren aipamen berezia ere jaso ditu. Madrilgo Eduardo Úrculo Kultur Zentroan egindako egonaldian, formatu ertaineko piza gisa garatu da eta egitarau bateratu batean estreinatu zen, Daniel Doñarekin, 2016ko uztailean. 2017ko abuztuan proiektuak Sortutakoak 11 sorkuntza egonaldia jaso zuen, Dantzaguneak emandakoa Gazteszena Egia Kultur Etxean egindakoarekin batera, Donostia Kulturaren babesari esker. Azken egonaldi horretan, Encuentros lanak garapena burutu zuen eta pieza luzea izatera heldu zen, 50 minutuko gutxi gora beherako iraupenarekin.

Era berean, proiektuak ONCE Fundazioaren kultur proiektuen garapenerako laguntza jaso du. Horren bidez, bideo dantza formatura egokituko da, Disidencia producciones konpainiarekin batera.