Ultramarinos de Lucas | Guadalajara
“La sombra de Lear [Shakespeare]”
ULTRAMARINOS DE LUCAS konpainiak Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Sari Nazionala jaso zuen 2015ean.
Antzezle batek William Shakespeareren Lear Erregearen tragedia kontatu nahi izan dio jendeari. Berak bakarrik. Baina, posible al da hori? Hau gurutzea…
Antzezle batek, ondorioetan pentsatu gabe, Shakespeareren hitzak bere barnetik ateratzen utzi nahi izan ditu. Azken finean, badaki hemen dena dela gezurra: Hitzak, soilik hitzak.
Aktore batek, gizon publikoa bera, publikoari eskaini dio gorputza.
Dena publikoaren alde, dena publikoarentzat! (Adi, esfortzu bat egin behar da).
Lear Erregearen tragediak errege baten istorioa kontatzen du. Zaharra da eta nekatuta dago, eta bere erreinua hiru alaben artean banatzea erabaki du, errege titulua eta koroa beretzat soilik mantenduz. Lear bakarrik geratuko da, gaixorik eta baztertua, berak martxan jarritako patu miserableari aurre eginez. Heriotzara bidean, zoramena, lotsa, fideltasuna, alaitasuna eta izua ezagutuko ditu.
Istorio xumea, erraz antzematekoa; zahartzaroari, botereari, aginteari eta familiarteko harremanei buruzkoa.
Azkenean, denak hilda: Lear hila, Shakespeare hila… eta gu… dena batu eta bagoaz. Hurrengora arte.
Eta hemen ez da ezer gertatu. Ala bai…?
FITXA ARTISTIKO ETA TEKNIKOA
Ziur gaude ez garela inor, ezin dugula inor izan, gure ikuskizuna zerbait izatea nahi badugu. Beraz, esango dugun bakarra da LA SOMBRE DE LEAR (Shakespeare) lanaren sorkuntzan parte hartu duten pertsonak Ultramarinos de Lucasekoak direla.
TALDE ARTISTIKO ETA TEKNIKOA
Zuzendaritza: ULTRAMARINOS DE LUCAS
Egileak: W. SHAKESPEARE eta ULTRAMARINOS DE LUCAS
Antzezlea: ULTRAMARINOS DE LUCAS
Eszenografia: ULTRAMARINOS DE LUCAS
Jantziak: ULTRAMARINOS DE LUCAS
Argiztapena: ULTRAMARINOS DE LUCAS
Produkzioa: ULTRAMARINOS DE LUCAS
Aipamenak edo sariak.
ULTRAMARINOS DE LUCAS konpainiak Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Sari Nazionala jaso zuen 2015ean.
LA SOMBRA DE LEAR. [Shakespeare] lanak honako sariak izan zituen:
• Antzezle onenaren saria XXXIII “Arcipreste de Hita” ANTZERKI SARIKETA NAZIONALEAN, 2011ko apirila.
• Muntaketa onenaren bigarren saria XXXIII “Arcipreste de Hita” ANTZERKI SARIKETA NAZIONALEAN, 2011ko apirila.

ULTRAMARINOS DE LUCAS
1994an Ultramarinos de Lucas konpainiak, Arte Eszenikoen inguruko proiektu egonkor bat sortu zuen, mugarik jarri gabe, aurreiritzirik gabe, pasioz. Pentsatu nahi dugu, orain, 30 urte beranduago, hasi ginenean legez, ilusioz jarraitzen dugula, elkarrekin ikasten, eta oraindik ez dugula xalotasuna eta harritzeko gaitasuna galdu.
Lecoq-eko eskoletan, Madrilen, edota Madrilgo La Abadían, gure lengoaia propioa aurkitzen hasi ginen. Eszenatokietan egunez egun fintzen ari gara.
Publikoa da gure xede nagusia: Publikoarentzako egiten dugu lan, zintzotasun eta umiltasunez, zuzenean hitz eginez, ziurtasun gehiegirik ez dogmatismorik gabe, irudimenari tiraka, haiekin emozioak, pentsamenduak, zalantzak, kezkak, abenturak eta ezagutzak partekatzen saiatuz.
Adin guztietako jendearentzako hogei ikuskizun baino gehiago egin ditugu. Mundua ezagutzeko aukera izan dugu, leku askotako publikoarekin partekatu, eta hainbat sari lortu ditugu, iraupen eta erresistentziaren ordainetan, hala nola haur eta gazteentzako Arte Eszenikoen Sari Nazionala, 2015ean.
Shakespeare, Beckett, Pinter edo Mark Twain izan dira, beste batzuen artean, bidea argitu digutenak.
Eta jarraituko dugu.
(Bide batez, esan behar dugu gure obrak partekatu ditugun publiko guztien artean, Bilboko La Fundición aretokoa bereziki maitea dela guretzat. Bertan egin ditugu Esperando a Godot eta Romeo & Juliet.)