maiatzak 4, 5, 19:00etan
ANTZERKIA + MUSIKA
Ultramarinos de Lucas | Castilla la Mancha
“Las Nanas según Lorca”
Ikuskizuna oinarrituta dago poetak 1928an Espainiako sehaska-kantei buruz Madrilgo ikasleen egoitzan eman zuen hitzaldian. Gure ikuskizunean, Lorcak bere hitzaldian bildu zituen Espainiako sehaska-kanten zuzeneko musikak laguntzen digu, eta, aldi berean, aktorea eszenatokian dabil, errezitatzen du eta figura txiki batzuekin jolasten da.
Ultramarinos de Lucas konpainiak hitzaldi sutsu hura taularatu du Federicok ardura handiz bildu zituen hitzak eta sehaska-kantak eszenatoki gainean hezurmamitzeko, Espainiako eskualdeen arteko fusio melodikoa erakutsiz.
Ahotsa eta gitarra: Elena Aranoa
Aktorea: Jorge Padín
Zuzendaria: Jorge Padín
Musika-zuzendaritza: Elena Aranoa
Dramaturgia: Jorge Padín
Jantziak: Amparo Ruiz
Eszenografia: Alejandro López Tejedor
Papiroflexia: Maria Martinez-Losa
Argiztapena: Juan Berzal
Bideoa: Ignacio Izquierdo
Diseinu grafikoa: Mateo Padín
Argazkiak: Nando Ruiz
Produktore exekutiboa: Juam Monedero
1994an, Ultramarinos de Lucas konpainia sortu genuen, arte eszenikoetako ikerketa-proiektu egonkor bat sortzeko asmoz, mugarik eta aurreiritzirik gabe baina grina handiarekin.
Lecoq-eko (Paris) eskoletan edo Madrilgo La Abadían, hizkuntza propioa aurkitzen hasi ginen. Eszenatokietan egunero leuntzen dugu hizkuntza hori.
Pentsatu nahi dugu orain –ia 30 urte geroago– gogo handiz jolasten eta elkarrekin ikasten jarraitzen dugula, eta oraindik ez ditugula inozentzia eta harritzeko gaitasuna galdu.
Ikusleak dira gure jomuga: haientzat lan egiten dugu, aurrez aurre hitz egiten diegu, ziurtasunik gabe, dogmatismorik gabe, haien irudimenaren arreta erakarriz, eta haiekin emozioak, pentsamenduak, zalantzak, kezkak, aurkikuntzak eta abenturak partekatuz.
Hogei ikuskizun baino gehiago sortu ditugu adin guztietarako. Ikuskizun horiek aukera eman digute mundu-erdia ezagutzeko, gure grina leku guztietako ikusleekin partekatzeko, eta denbora asko lehiatzen, erresistitzen eta ekinean daramazunean jaso ohi dituzun sariak ekarri dizkigute; esate baterako, Gaztela-Mantxako Kultura Merezimendurako Domina, Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Espainiako Saria (2015) edo ASSITEJ España 2020 Saria.
Errepertorio-konpainia bat gara, kartelean dauden 10 ikuskizun baino gehiago dituena.
Shakespeare, Lorca, Beckett, Pinter edo Mark Twain izan dira, besteak beste, bidea argitu diguten batzuk.
Eta jolasten jarraituko dugu







