Ultramarinos de Lucas  |  Guadalajara

“Romeo & Juliet”

Zuzendaritza: Juan Berzal

apirikla 21, 20:00etam 
apirilak 22, 19:00etam
ANZERKI

Ultramarinos de Lucas konpainiak Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Sari Nazionala jaso zuen 2015ean
Veronan, aspalditik etsai diren bi familiaren artean maitasuna sortu eta haien arteko harremana estutzen hasiko da.
Eskuak. Entseguz entsegu, eskuak leku guztietan agertu dira: Paris Kondeak Julieten eskua eskatu du; Printzeak senideen esku odolduak epaitu ditu; Romeoren eskuak ezagutu du Juliet; fraideak maitale bien eskuak lotu ditu ezkontzan; Julietek pozoitutako Romeoren eskua aurkitu du… eskuak eskean, borrokan, barkamen eske, otoitzean, laztantzen.

Aktore bakar batek gorpuzten ditu pertsonaia guztiak. Bere esku eta besoen bidez gidatzen du ekintza eszenikoa, ikusleen irudimena Romeo & Julieten eszenetan zehar gidatuz.

Shakespeare aktorea izan zen. Ez zituen bere lanak literatur altxor gisa sortu; pentsamenduak idatzi zituen, eszenatoki baten gainean adierazi eta entzunarazteko emozioak. Eta bere antzerkia Erabateko Arte gisa eraiki zuen, duela 400 urteko Londresek eskaintzen zuen bizitasun hori eszenaratzeko tresna gisa. Romeo & Juliet obrak denetik dauka: Indarkeria, heriotza, borrokak, maitasuna, pasioa, musika, dantza, umorea, poesia…

Zuzendaritza: Juan Berzal
Zuzendaritza laguntzailea: Marta Hurtado
Ekoizpena: Juam Monedero
Ekoizpen laguntzailea: Beatriz Barrios
Antzezlea: Jorge Padin
Jatorrizko musika: José Pipió Elena Aranoa
Jantziak: Martín Nalda
Argiztapena: Juan Berzal
Eszenografia: Juam Monedero
Argazkiak eta Bideoak: Raquel Fernández David Ruiz
Diseinu grafikoa: Borja Ramos
Egokitzapena eta itzulpena: Ultramarinos de Lucas
Gutxi gorabeherako iraupena: 75 minutu.
Romeo & Juliet 12 urtetik gorako pertsona guztiei zuzendua dago.

Ultramarinos de Lucas konpainiak ez du inolako laguntza ekonomikorik jaso Romeo & Juliet lanaren ekoizpenerako.