UNPLUSH | Suiza
“Flipper”
Flipper, izen bereko telebista-saioko heroia, Kathy izeneko izurde eme batek antzezten zuen. Elkarrizketa batean, Kathyren entrenatzailea zen Rick O’Barryk kontatu zuen animaliak sufritu egiten zuela gatibu zegoelako eta bere besoetan hil zuela bere burua. Lekukotza horretatik abiatuta, FLIPPER lanak ikerketa bat aurkezten du eta Kathy, RickO’Barry eta ikerlari baten rolak egiten dituzten hiru artista biltzen ditu. FLIPPER lanaren helburua da Kathyren tragediako pertsonaien inplikazioa argitara ateratzea. Gertakarien ziklo benetakoa edo fikziozkoari buruzko zenbait hipotesiren bitartez, lana pertsonaien jabe egiten da eta ikusleak beren ilusioen jabe egiten dira.
Unplush dantza eta antzerki konpainia 2015ean sortu zen eta Bernan dauka egoitza. Ekoizpen artistikoak proposatzen ditu antzokietako azpiegituren barruan eta kanpoan, Suitzan eta atzerrian. Eremu desberdinetako artistak biltzen ditu (dantza, arte bisualak, bideoa eta musika). Era askotako ikusleak dira helburua, umorearen eta fisikotasunaren bidez, ohiz kanpoko gaiak landuz, diziplinartekotasunari eta balio moralei desafio egiteko.
Eszenaratzea eta koreografia: Marion Zurbach
Performancea eta koreografia: Johnny Lloyd, Peter Cripps Clark, Eve-Marie Savelli
Bideoa: Matteo Taramelli
Musika: Henry Bonnet
Jantziak: Myriam Casanova
Argiak: Jonas Bühler
Soinua: Olivier Famin
Ekoizpena: Yannique Müller & Dampfzentrale Bern
