VICENTE ARLANDIS| Comunidad Valenciana

“El esfuerzo constante de ganarse la vida”

 

otsailak 6,19:00etan
otxaikak 7,19:00etan
PERFORMANCE

El esfuerzo constante de ganarse la vida izeneko performancean justukoa lan egiten saiatzen naiz; gutxienekoa, eta nik arrazoizkotzat jotzen dudana. Diziplinaz, dantzari-lanaz eta gure denboraren bahiketaz uste dudana kontatuko dizuet. Kontatuko dizuet nola sentitzen den langilea fabrika batean zortzi orduz ekintza berdina errepikatzen aritu ostean, edo nolako gorputzaldia geratzen zaion dantzariari bost urtez ikuskizun berdina ematen aritu ostean. Eta, amaitzeko, txiste batzuk kontatuko dizkizuet, esaterako:
Denok izango ginateke zoriontsuago gustuko dugun horretan lan egingo bagenu.
Nire kasuan, oso zaila da makarroi eta gazta gisa lan egitea.

Ideia: Vicente Arlandis
Laguntzaileak: Nacho Meseguer, Paula Miralles, Rosana Pastor, Aris Spentsas eta Eva Arlandis
Argazkiak: Raúl Riebenbauer

Proposamen hau Taller Placer taldeak burututako El malestar del trabajo ikerketa-lanaren parte da. Jarduera eta praktika desberdinen bidez, gure lanek gure bizitzan duten egitekoa zein den ulertzen eta denborarekin erlazionatzeko modu berriak bilatzen saiatuko gara.
Laguntzaileak: Conde Duque zentroa, Culturarts eta Valentziako Udala.
Taller Placer taldearen ekoizpena.

Vicente Arlandis artista da. Horrek esan nahi du egiten dituen gauzetatik ia bat ere ez duela diruagatik egiten. Kasu honetan, gainera, kontuan hartzen badugu beste pertsona batzuen kolaborazioa ere badagoela, irabaziak oso-oso txikiak dira. Jendeak badaki artistek diru gutxi irabazten dutela; horregatik, Vicentek jasotzen dituen proposamenetako asko oso txarto ordainduta daude, edo ordainik ere ez daukate. Vicente editorea ere bada; liburuak egiten ditu, eta gero horiek saltzen saiatzen da. Gainera, dantzaria da eta beste konpainia batzuekin lan egiten du. Egia esan, hori da ondoen funtzionatzen diona; izan ere, orokorrean, egiten duenagatik kobratzen du, eta, gainera, lana egin eta egun gutxira jasotzen du ordaina. Banatzailea ere bada, bere lan propioa saltzeaz arduratzen baita. Nahiko abila da sare sozialetan, eta beti dabil pentsatzen nola komunikatu egiten ari dena, beraz, community manager ere badela esan genezake. Duela gutxira arte bere kudeatzaile propioa ere izan da. Interneteko bideo batzuen laguntzaz ikasi zuen hiru hilabetekoak egiten, baina azken urtean profesional baten zerbitzuak kontratatu ditu. Batzuetan aldizkarietarako testuak idazteko eskatzen diote, kopuru sinboliko baten truke, edo bere lanen txostenetarako testuak idazteko, baina ez du bere burua idazletzat. Une honetan, benetako gidoilari batekin batera, datorren urterako prestatzen ari diren dokumental baterako gidoia idazten ari da. Azkenaldian musika ere asko interesatzen zaio, eta badakit bere azken ikuskizunetan soinu-banda egin duela. Argazkilaritza eta bideogintza atsegin ditu, eta edozein bideo eta audio software erabiltzeko gai da, hala nola Premiere eta Photoshop. Diseinu grafikoan ez da hain abila, baina diseinatzaile ospetsuak oso ondo imitatzen ditu ikuskizunetarako kartelak egin behar dituenean. Taller Placer taldearen webgunea berak diseinatu eta egin du. Horren bidez egiten dute lanen zabalkundea, hiru hilean behin.