Zer(K)nías
Ze Onda Antzerkia | Donosti
“Tempus fugit”
Espazio itxi batean, burmuin bat, eta bertan pentsamendu bat irten ezinik. Pentsamendu honen bitartez denbora eta espazioaren arteko bidai batean murgilduko gera, iraganera baino baita ere etorkizunera. Horretarako pentsamendu honek memoriaz baliatuko da, indibiduala zein kolektiboa, denboraren inguruko galderak airera botatzeko, existentziaren inguruko gogoetak egiteko, gehienetan erantzun argirik jaso gabe. Ametsgaiztoak, oroitzapen sensorialak, obsesioak eta ametsak dira pentsamendu honen alderdi batzuk.
Eta guzti honen hari nagusia Bruselaseko aeroportua izango da. Eta hegazkin bat, hegaldi bat. Aeroportu bat “ez-leku” bat bezela. Denbora eta espazioa zintzilik gelditzen diren leku bat bezela. Leku horretan hasten da dena eta leku horretan amaitzen da dena, denboraren kontzeptu lineala apurtuz….Goikoa bezalakoa da behekoa, eta hasiera eta bukaera prisma desberdinetako puntu berdinak dira.
Ideia eta Kontzeptua: Jon Ander Alonso
Zuzendaritza: Espe Lopez
Aktorea: Jon Ander Alonso
Bideo Sorkuntza: Cesare Maglioni & Hotaru Visual Guerrilla Argi
Diseinua: Miriam Ubanet
Unibertso Sonoroa: Paula Olaz
Jantzigintza: Ane Urtizberea
Eskenografia: Benja Reformas & Alvaro Ledesma
Ekoizpena: Ze Onda Antzerkia
Ze Onda 2012.urtean sortzen den kolektiboa da, hastapen horretan Jon Ander Alonso, Silvia Manzana eta Iñaki Santosek konposatuta, beraien sormen beharrei oinarri bat emateko sortu zen taldea. Beraien lehen sorkuntza “Mikro-uhina” antzerki pieza izan zen, sorkuntza kolektiboan eraikitako pieza, Ana Perez-ek zuzenduta, Euskal Herritik biratu zuten 3 sasoi desberdinetan.
2015an beraien bigarren sorkuntza aurrera eramaten zuten “Itsasoari negar” piezarekin, honako hau antzerki formatu klasikoago batean, egonaldi desberdinetan garatuta hego eta ipar Euskal Herrian.
2016tik aurrera Jon Ander Alonso gelditzen da taldearen partaide finko bakar gisa, eta berak sortu eta aurrera eramaten du 2017. urtean “Heriotza Bikoitza (Doble Malta) obra sortu zuen, kasu honetan bera zuzendari gisa eta Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy aktore bezela. Arrakasta haundia lortu zuten Euskal Herrian, obraren kutsu performatiboa eta garaikidea publikoaren baina baita profesionalen miresmena lortuaz.
Azken urteetan sorkuntzaz haratago beste esparrutan ere aritu da taldea, CSIC zientzia erakundeak sortzen duen kongreso batzuentzako zuzeneko emanaldiak prestatuz komanda bidez baino baita ere bideo-art eremuan sortuz.
Gaur egun, TEMPUS FUGIT obrarekin biran aurkitzen da konpainia.
