
Ekainak 30, 20: 00etan | Antzerkia euskaraz
Gilkitxaro | Euskadia
“Identitarteak”
Identitarteak antzezlana Gilkitxaro taldearen lan berria da. 25 urte bete ostean haien buruari nor eta zer diren galdetzen diote oraindik. Beti ere komediatik eta jolasetik planteatzen dituzte zalantzak. Beti ere ikuslearengandik gertu eta kabareta laztantzen botatzen dituzte galderak.
Ane Zabala eta Galder Perez Aitor García de Vicuña (Gartxito) musikariarekin batera agertuko dira taula gainean. Identitateen gaineko galdera berri eta zaharrekin jolasten jarraitzeko asmotan agertuko dira, haien identitateak eraiki eta deseraikitzera jolastuko dira testua, musika eta performancea nahasten dituen muntaian. Lutxo Egia idazlearen testua da abiapuntua.
Texto: Lutxo Egia
Dramaturgia eta zuzendaritza: Gilkitxaro
Interpreteak: Ane Zabala, Galder Perez, Aitor García de Vicuña (Gartxito)
Argiztapena: Ruben Martínez Blanco
Soinu diseinua: Aitor García de Vicuña (Gartxito)
Jantziteria eta elementu eszenografikoak: Ramona Bilbao Izagirre
Kartela: Gontzal Gutierrez