Martxoak 28 – 2026 – 20:00etan

LORALDIA Festibala | DANTZA + KANTUA

“HIZKETAK” | Mizel Théret + Beñat Achiary

(Iparralde)

Aurten ere, LORALDIA Festibalarekin kolaboratuko du La Fundición aretoak; hala, 2026ko edizioko proposamenetako bi hartuko ditu (honako hau eta “Voyage, voyage, urruneko hotsak”). LORALDIA diziplina anitzeko jaialdia da, eta egungo euskal kultura sustatzea, garatzea eta ikusaraztea ditu helburu; horretarako, berrikuntzaren, hizkuntzen uztartzearen eta euskal sormena etorkizunerantz proiektatzearen alde egin ohi du. Euskara erdigunean jartzen du jaialdiak eta, aliantza horren arabera, La Fundición aretoak euskarazko sorkuntza garaikidearekin duen konpromisoa berresten du.

LABURPENA: “Hizketak”, bi pieza eszeniko ezberdinez osatua da, baina biek dantza, kantua eta soinuak uztarturik. Memoria, sorkuntza horren ardatza da, jakinez hemen jokoan dagoena euskal kultur legatuaren eta idazkera garaikidearen arteko kodeak gainditzea dela. Lehen pieza, “Ahaidetxea” izenekoa, Etxahun-Barkoxe (1786-1862) euskal poetaren olerki-kantu batean oinarritzen da. Bigarren pieza, “Frontoien bakardadean”, euskal pilotaren keinuek zeharkatzen dute, abstrakzioaren bidez sakonki landua den bitartean. Trantsizio labur batek bi piezen arteko lotura egiten du. “Hizketak”, mugimendua, ahotsa eta soinuak miatzen dituen sorkuntza, oroimenaren intimoenetan.

Koreografia eta dantza: Mizel Théret
Kantuen sormena eta interpretazioa: Beñat Achiary
Soinu-sorkuntza: Pierre Vissler
Kanpoko begia: Johanna Etcheverry
Association Traversée, CCN Malandain Ballet Biarritz-en laguntzarekin (sorkuntza-egoitza)
Iraupena: 60 minutu

KONPAINIA: Euskal kulturako bi pertsona gailen, elkar ondo baino hobeto ezagutzen dutenak eta berriro elkartuko direnak elkarrekin sortzeko. Mizel Théret koreografoak eta Beñat Achiary kantariak urte asko daramatzate Euskal Herriko paisaiak ospatzen; bidaia luze bat elkarrekin, non dantzaren lirismo abstraktua erraietako kantuaren ondoan aurkitzen, besarkatzen, elikatzen edo bidaiatzen duen.